ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / La Opinión de Zamora
2025/02/14 08:14

Espainiako Polizia Nazionalak 70 urteko gizon bat atxilotu du Kanaria Handian, Guardia Zibileko agentea izandakoa, 2020ko udaberrian emaztea erailtzea eta gorpua zatikatzea egotzita. EFE agentziak aipatutako ikerketa-iturrien arabera, astelehen honetan izan da atxiloketa, eta asteazkenean miaketak egin zituzten Playa del Ingleseko zonaldean, agente ohiak biktimaren gorpuzkiak bertan bota zituelakoan. Ostegun honetan, San Bartolome de Tirajanako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak behin-behineko espetxeratzea agindu zuen gizonarentzat, hilketa egotzita.

Hiltzaileak emaztearen desagerpena salatu zuen hasieran, eta lekuko gisa aurkeztu zen. Azkenean, krimena aitortu zuen polizia-deklarazioetako batean. Canarias 7 egunkariak jaso duenez, bere bertsioaren arabera, "borroka batean kolpeak trukatu zituzten" emazteak eta berak, eta andrea "lurrera erori zen, garondoan kolpea hartuta". Haren heriotza baieztatzean, gorpua zatitzea eta gorpuzkiak Kanaria Handiko hegoaldeko leku ezberdinetan sakabanatzea erabaki zuen, konfinamenduaren ondorioz kaleetan inor ez zegoela aprobetxatuz.

Biktima Dolores Illán Pérez kataluniarra da, 59 urtekoa, eta 2020an eman zuten desagertutzat. Aste honetara arte, guardia zibil ohia ez zuten susmagarri gisa ikertu. Asteazken honetan, gertatutakoa aitortu ondoren, Poliziak eta epaitegiak atxilotuak adierazitako lekuak miatu zituzten, eta gorpuzkiak aurkitu zituzten. 2025ean Kanaria Handian erregistratutako lehen krimen matxista da honakoa, eta 2020an gertatu bazen ere, justiziari igorri diote dagoeneko. Poliziak ez du xehetasun gehiagorik eman, agindu judizialei jarraituz. Epailearen aurreko agerraldian, ez deklaratzeko eskubideari heldu zion atxilotuak.

NO HAY COMENTARIOS