ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/18 14:00

Hilabete igaro da Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain (Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) arteko bidesaria indarrean sartu zuenetik, eta Aldundiaren egoitza nagusian (Donostia, Gipuzkoa) sartu dira gaur Goierriko Kontseilu Sozialistako kideak. Haraino eraman dute bidesariaren aurkako aldarria, eta dei egin dute Beasainen biharko deitu duten manifestaziora batzera.

Ertzaintza bertaratu da Aldundiaren aurrera, eta han atxiki eta identifikatu ditu lau pertsona.

Bihar 18:00etan hasiko da manifestazioa, Bideluze plazatik. Oraingoan ere Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu izango dute lelo modura.

Ikusi hemen gaurko irudiekin Goierriko Kontseilu Sozialistak argitaratutako bideoa

NO HAY COMENTARIOS