ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/10 14:14

Gazte Koordinadora Sozialistak berriki atera du argitara Gazte Langileontzako Proposamen Politikoa, agerraldi baten bidez. "Proposamen horren bitartez, gazte langileon artean elkartasuna antolatu, kontzientzia politikoa piztu eta eskubideen borrokarako grina hedatu nahi dugu", azaldu zuten agerraldian GKSko kideek. Osatu duten proposamen politikoak, zehazki, gazte problematikari lotutako bost auzi ukitzen ditu, eta horien aurrean, hamabi aldarrikapen zehatz egiten ditu.

Programak lantzen dituen puntuak, hain justu, ondoko bostak dira: gazteen lan-merkatuko baldintzak, oinarrizko bizi-bitartekoak, kultur industria matxista eta despolitizatzailea, hezkuntza eredua eta autoritarismoa zein eskubide politikoak.

Bere web-orrian kaleratu du Gazte Langileontzako Proposamen Politikoa GKSk, eta osorik irakur daiteke han. Lau zatitan banatuta dago testua. Sarrera bat egin ostean, gaur egungo testuinguru orokorraren analisi bat ateratzen du mahaira GKSk, nagusiki, gazte esparruan izaten ari den proletarizazioa aztertuta. Hirugarren atalean, Estatu Sozialistaren beharra nabarmentzen du gazteen proletarizazioari aurre egiteko baliabide modura, eta azkenengo atalean, laugarrenean, Gazte Langileontzako Proposamen Politikoa xehatzen du, puntuz puntu.

Irakurri hemen Gazte Langileontzako Proposamen Politikoari buruzko testua, osorik

NO HAY COMENTARIOS