ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Barakaldo Digital
2024/10/14 07:17

21 urteko gizon batek aurreko larunbat goizean eraso zion bere bikotekideari, Erandion (Bizkaia). Astrabuduako metro-geralekuan zeuden biak, eta ibilgailu bat igarotzera zihoanean, erasotzaileak nasatik behera bultzatu zuen bere bikotekidea, trenbidera.

Gidariari jakinarazi zioten pertsona bat zegoela trenbidean, eta gidatzen ari zen metroa gelditu zuen, inor ez harrapatzeko. Dena den, erasotutako gizona ospitalera eraman behar izan zuten, zauriturik: kolpe handi bat zuen buruan, erorikoaren ondorioz.

Tokitik ihes egin zuen erasotzaileak, baina gertu atxilotu zuten handik gutxira. Epailearen aurretik igaro ostean, behin-behinean aske utzi zuten, kautelazko neurriekin.

NO HAY COMENTARIOS