Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek sei eguneko protesta martxak egin dituzte Gipuzkoako hainbat eskualdetan, Zaintza Martxa izenpean. Donostian (Gipuzkoa) amaitu dute ibilbidea, eta borrokaldi berri bati ekin diote hala: hiru eguneko kanpaldia egingo dute, Donostiako bulebarrean. ELA sindikatuak eta patronalak erdietsitako hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzea eta egikaritzea da helburua.
ELAk jakinarazi duenez, 5.000 langileri
eragiten die esku artean duten negoziaketak. 2017. urtean hasi ziren hitzarmenaren inguruko elkarrizketak, eta langileek 2018. urteko udazkenean jarri zituzten martxan protestak. 80 greba egun egin dituzte dagoeneko.