ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ecuador Etxea
2025/10/27 08:43

Larunbat arratsaldean, manifestazio jendetsu bat izan zen Bilboko (Bizkaia) kaleetan, Gure haurrak ere badira lelotzat hartuta eta Euskal Herriko hainbat kolektiboren ekimenez. Gazako haurrekin elkartasunez mobilizatu ziren ehunka lagun, tartean, Bilboko hainbat eskolatako ikasleak.

Manifestazioaren antolatzaileek salatu zutenez, Israelgo Estatuak 20.000 ume baino gehiago erail ditu Gazan 2023ko urritik hona, 42.000 bat zauritu ditu, eta adin txikiko 360 gazatar inguru ditu preso kartzela sionistetan. Gainera, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, 5 urtetik beherako 320.000 ume daude gosete larria jasateko arriskuan, Israelek ezarritako setio eta blokeo kriminalaren ondorioz.

Bilboko udaletxean bukatu zen larunbateko mobilizazioa, eta ehunka zapatila pare jarri zituzten bertan manifestariek, Gazako haurrak oroitzeko. Euskal Herriko erakundeei eta enpresei exijitu zieten harreman oro eten dezatela Israelekin; diplomatikoak, ekonomikoak edo bestelakoak izan. Estatu sionistari leporatu zioten, hain zuzen, "kolonizazioa", "okupazioa" eta "genozidioa" gauzatzea palestinarren aurka.

NO HAY COMENTARIOS