ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Goizean Laudion eta Amurrion izan dira manifestazioak. Argazkia: aiaraldea.eus
2021/03/04 19:04

Aiaraldeko Greba Batzordeak mobilizatzera deitu zuen gaurko, Laudion (Araba) eta Amurrion (Araba), Valvospain eta Tubacex enpresetako gatazkak direla-eta. Izan ere, 150 kaleratze iragarri ditu zuzendaritzak Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietan, eta itxi egingo dute Amurrioko Valvospain lantokia, 79 langileak kaleratuta. Tubecexeko langileek 23 egun daramate greban, eta protestetan murgilduta daude Valvospaineko beharginak ere.

ITP Aerok eta bestelako langile batzordeek elkartasuna adierazi diete azken egunetan kaleratzeko arriskuan dauden langileei. Grebari eutsiko diote Tubacexeko langileek, bai eta mobilizazioei ere.

Mobilizazioak gaurko egunean zehar

Gaur 07:30ean hasi dira kaleratzeen aurkako mobilizazioak, eta ehunka lagunek jo dute Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietara, grebalariekin elkartasunez. 11:00etan ekin diete lanuzteei eskualdeko hainbat lantokitan, eta 11:30ean, manifestazioak izan dira Laudion eta Amurrion.

15:30ean Tubacexeko plantetara abiatu dira berriro, piketeak egiteko. 20:00etan, aldiz, eskualde mailako manifestazioa egingo dute Amurrion.