AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tubacexeko langileek Laudion egin duten elkarretaratzea. Argazkia: EH Bildu
2021/03/01 17:54

Otsailaren 15ean ekin zioten Tubacex enpresako langileek greba mugagabeari, hilabete hasieran adierazi baitzuen enpresaren zuzendaritzak 150 pertsona kaleratu nahi dituela Amurrioko (Araba) eta Laudioko (Araba) lantegietatik: beharginen %20 da hori. Gaur ere, hemeretzigarren greba egunean, piketeak egin dituzte lantegien atarian.

Gaurkoan ere elkarretaratzea egin dute langileek Laudioko lantokiko sarreran. Joan den astelehenean Ertzaintzak gogor egin zuen beharginen aurka, eta goizean nahiz arratsaldean egin zien eraso, foam jaurtigailuak eta borrak erabiliz. Lau pertsona atxilotu zituzten egunean zehar, eta zaurituak ere izan ziren.