ACTUALIDAD / Persecución política
Gasteizko Txosnetako beto politikoa salatu dute herri-mugimenduko 110 lagunek
"Ezohiko egoera politiko honi behin betiko irtenbidea ematea beharrezkoa dela uste dugu. Parte hartzeko eskubidea ukatzen jarraitzeak ez du herri-mugimenduaren garapenean laguntzen", adierazi dute sinatzaileek, Txosna Batzordeak GKSri eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistari jarritako betoa gaitzetsiz.
2026eko uztailaren 21 - 08:54
Gasteizko Txosnetako beto politikoa salatu dute herri-mugimenduko 110 lagunek

Ekainaren hasieran, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizko txosnagunean jasaten duten debekua salatu zuten herri-mugimenduko zenbait kidek, gutun baten bidez. Ordutik, beste hainbat eta hainbat pertsonak babestu dute idatzia, eta jada 110 dira Mugimendu Sozialistaren aurkako beto politikoa gaitzetsi duten sinatzaileak.

Hona hemen gutuna osorik, eta hura sinatu duten herri-mugimenduko lagunen zerrenda:

"Gasteizko panorama politikoan bizitzen ari garen ezohiko egoera salatzen daramatzagu azken urteak. Alegia, Txosna Batzordeak GKS eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko eskubidea ukatzea.

Hemen batu garen kideok modu ugaritan hartu izan dugu parte Txosnetan: sorreratik proiektuan parte hartuz, montajeen parte izanez, hainbat eta hainbat turno eginez, jarduera ezberdinak antolatuz bertan… Betiere espazio ireki eta pluralak izan direlarik, Gasteizko mugimendu sozial eta herrikoiek euren eguneroko lana jai giroan eta aldarrikapenez hedatu ahal izateko.

Txosnak Gasteizko herri mugimenduaren borrokaren fruitu izan ziren. 40 urte hauetan etapa ezberdinetatik pasatu dira, baina beti mantendu izan dute euren izaera herrikoi, ireki eta parte hartzailea; alegia, herri mugimenduko sentsibilitate politiko guztiek eduki izan dute bertan parte hartzeko aukera. Ezberdintasun politikoen gainetik, beti egon izan da adostutako elkarlanerako oinarri bat, txosnak espazio irekiak, autogestionatuak eta jai ofizialekiko alternatiboak izan ahal izateko.

Gasteizko herri mugimendua, ezberdintasun ideologikoetatik haratago, askotan izan da elkarlanean jarduteko hainbat adostasun bilatzeko gai, izan espazio txosnero honetan zein bestelako eremu batzuetan ere. Ezohiko egoera politiko honi behin betiko irtenbidea ematea beharrezkoa dela uste dugu. Kolektibo hauek bertan parte hartu behar dutela iruditzen zaigu, Txosna Batzordea osatzen duten talde ezberdinek dauzkaten baldintza berdinetan.

Parte hartzeko eskubidea ukatzen jarraitzeak ez du herri mugimenduaren garapenean laguntzen, duen zentzurik zabalenean: konfiantzak garatzeko, elkarrekiko errespetua onartzeko, eta elkarlanerako bideak sortzeko, gure aldarrikapenen oihartzuna entzun dadin.

Ezin ditugu gasteiztarrak txosna giroan parte hartzera gonbidatu eta aldi berean herri mugimenduan errotuta dauden kolektiboei parte hartzeko eskubidea ukatu. Ez ditugu halako zentsurak onartzen, ez honetan eta ez beste espaziotan ere. Gure apustua txosnagunean beti izango da kooperazio ireki, plural, horizontal eta autogestionatuaren aldekoa.

Honengatik guztiagatik, gaurdanik, beharrezkoak diren esfortzu guztiak egiteko eskatzen diegu Txosna Batzordeko kolektibo guztiei, diskrepantzia ideologikoen gainetik halako espazio bat partekatu ahal izateko. Oinarri adostu baten baitan, bere jarraikortasuna bermatuko duena, irekia izango dena eta elkarlanerako espazio alternatibo eta autogestionatua izango dena.

Gutun hau izenpetzen dugunok konponbide baten aldeko kontsentsua sustatzen jarraituko dugu, GKS eta Etxebizitza Sindikatuaren parte hartzea bermatuko duena, 2023an egin bezala, herri mugimenduko berrogeita hamar kidetik goraren babesa jaso genuenean. Horregatik, gaurtik eta Gasteizko jaietara arte egoera hau sozializatzen eta babesak jasotzen jarraituko dugu blokeo egoera hau gainditzera bidean".

Gutunaren sinatzaileak:

Itziar Abad

Idoia Agirre

Javi Aguillo

Klara Alfonso

Albaro Anta

Iñigo Antepara

Fernando Txiki Antia

Andoitz Aperribai

Lierni Arakama Moreno

Javier Argote

Liher Armendariz

Valen Arteaga

Gorka Aurrekoetxea

Oier Azkarraga

Joseba B Lenoir

Itxaso Balza de Vallejo

Amelia Barquin

Arantza Basagoiti

Nora Basterra

Rene Behoteguy Chavez

Naiara Bernal

Enrique Bert

Txerra Bolinaga

Erlantz Cantabrana

Jose Sejo Carrascosa

Tania Corral

Jon del Alamo Izquierdo

Susana Dominguez

Markel Elortza

Antonio Escalante

Pedro Espinosa

Ion Etxabe

Jose Felipe Peña

Irati Fernandez de Okariz

Kike Fernandez de Pinedo

Alberto Frias

Jesus Garay

Igor Motri Garcia de Albizu

Aitor Gartxito Garcia de Vicuña

Carlos Gomez

Rebeka Gonzalez de Alaiza

Mateo Gutierrez

Jabo H Pizarroso

Maite Huarte

Gorka Intxausti

Markel Iraizoz

Ander Irastortza Mingo

Urtzi Iriarte

Mati Iturralde

Nekane Jurado

Jone Kastresana

Iñaki Larrimbe

Amparo Lasheras

Iñigo Leza

Hodei Lopez de Arkaute

Arturo Lopez de Sabando

Jose Luis Gomez

Jurgi Madariaga

Angel Bodegas Madina

Cesar Manzanos

Iñaki Martin

Itziar Martinez de Luna

Alitxu Martinez del Campo

Bingen Mendizabal

Juan Che Miller Valdez

Lucia Moreno

Alvarez Juanma Murillo

Juanjo Kako Narbona

Koldo Okamika

Imanol Olabarria

Nacho Olabarria

Bego Oleaga

Iraitz Olmos

Rakel Peña

Guillermo Perea

Oihane Perea

Ageda Perez

Goiza Perez

Nerea Perez

Iñaki Txusko Perez Urrutia

Ana Pino

Adrian Quintana

Igarki Robles

Paka Robles

David Rosco Barriga

Roberto Ruiz de Arkaute

Endika Ruiz de Leizaga

Miguel Sagarribai

Koldo Sagasti

Olaia Salazar

Peio Salazar

Julio Julito Sanchez

Ruben Sanchez

Laura Sancho

Fernando Sopelana

Jesusmari Txato Soubies Garate

Aritz Sukia

Alberto Txasko

Anjel Txisbert

Iñaki Uribarri

Ildefonso Urkijo

Maria Vallejo

Malen Vilches

Estitxu Villamor

Itxaso Viñe

Eli Zaldua

Iban Zaldua

Edu Zelaieta

Txetxu Zengotitabengoa