ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Birjabetutako gelan atzo arratsaldean egindako asanblada.
2022/02/22 15:08

Badira aste batzuk Ikasle Abertzaleak lan politikoa egiteko espazioen falta salatzen hasi zela Gasteizko campusean (Araba), kanpaina politiko baten bidez. Unibertsitateko Indar Batasunak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak bat egin zuten kanpainarekin.

"Errepresio politikoaren gorakada bat izaten ari da unibertsitatean, eta antolakuntza politikorako oztopo etengabeekin aurkitzen gara campuseko zenbait eragile", adierazi dute. Horien artean nabarmenetakoa espaziorik ez izatea dela diote, "unibertsitatean lan politikoa egin ahal izateko ezinbesteko premisa".

Pauso bat aurrera

Errektoreordearekin eta dekanotzarekin negoziatzen saiatu diren arren, haien "pasibotasuna" eta auziari konponbide bat emateko borondate eza ikusita, espazio bat euren kabuz eskuratzea erabaki dute IAko, UIBko eta GUETeko kideek; gaur hasi da Gasteizko campuseko Herri Unibertsitatea, eta gaurko eguna aukeratu dute, hain justu, Magisteritza fakultateko 1. mintegira sartzeko. "Antolakuntza propioz bakarrik lor ditzakegu gure helburuak", esan dute.

Herri Unibertsitatetik babes osoa adierazi diete, eta jakinarazi dute Gasteizko campusean datozen egunetarako prestatutako egitaraua lekualdatu dutela Magisteritza fakultateko 1. mintegira.

Gaur, kontzentrazioa

Lan politikorako espazio baten alde borrokan jarraituko dutela adierazi dute IAk, UIBk eta GUETek. Gaur, 10:30ean, elkarretaratze bat egingo dute Magisteritza fakultateko sarreran.

NO HAY COMENTARIOS