Astelehenean 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), emakume bat atxikirik izateagatik eta sexu-erasoa egiteagatik. Arratsaldean gertatu zen: lonja batean sexu-harremanak izan ostean, bertatik alde egiten saiatu zen emakumea, baina ez zion utzi erasotzaileak.
Bere borondatearen kontra lonjan atxikitzeaz gain, momentu horretan fisikoki eraso eta sexu-erasoa egin zion gizonak. Azkenean komunera joaten utzi zionean, senide bati mezu bat bidaltzea lortu zuen biktimak, eta hala eskatu ahal izan zuen laguntza. Bertan atxilotu zuten erasotzailea.