AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, emakume bat atxiki eta sexu-erasoa egin dio gizon batek
Lonja batean zeudela, emakumeak joan egin nahi zuenean ez zion utzi gizonezkoak, eta eraso egin zion.
2026eko urtarrilaren 21
Gasteizen, emakume bat atxiki eta sexu-erasoa egin dio gizon batek

Astelehenean 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), emakume bat atxikirik izateagatik eta sexu-erasoa egiteagatik. Arratsaldean gertatu zen: lonja batean sexu-harremanak izan ostean, bertatik alde egiten saiatu zen emakumea, baina ez zion utzi erasotzaileak.

Bere borondatearen kontra lonjan atxikitzeaz gain, momentu horretan fisikoki eraso eta sexu-erasoa egin zion gizonak. Azkenean komunera joaten utzi zionean, senide bati mezu bat bidaltzea lortu zuen biktimak, eta hala eskatu ahal izan zuen laguntza. Bertan atxilotu zuten erasotzailea.