ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/16 15:32

Espainiako Gobernuak 2022ko apiriletik abenduaren 31ra bitartean izan zuen indarrean erregaien prezioen gaineko beherapen bat: litro bakoitzeko, 20 zentimoko laguntza bat eman zuen denbora-tarte horretan. 2023. urtea hastearekin batera gelditu zen bertan behera behin-behineko beherapen hori, eta, ohartarazi dutenez, ordutik %15 baino gehiago igo dira erregaien prezioak. Deskontuaren deuseztatzearekin, %16,85 egin dute gora gasolinaren prezioek, eta %15,2 hazi dira gasolioarenak. Batez beste, 1,61 euro balio du gasolina litroak eta 1,68 euro dieselarenak; beraz, 55 litroko depositua gasolinaz betetzeko 89 euro inguru ordaindu behar dira gaur-gaurkoz, eta 92,5 euro inguru gasolioz betetzeko.

Azken igoera hori kontuan hartuta, gasolinaren prezioei dagokienez, iazko abuztutik erregistratu diren zenbatekorik altuenak dira une honetakoak: abuztuaren 1ean, 1,70 euroan zegoen gasolina litroa. Dieselaren kostuari dagokionez, iazko azarotik izan diren preziorik altuenak dira oraingoak. Azaroaren erdialdean, 1,74 ordaindu behar zen diesel litro bakoitzeko.

Europar Batasunaren Petroliari buruzko Buletinaren arabera, urtarrilaren 3tik 9ra bitartean, 22 zentimo baino gehiago hazi ziren erregaien prezioak Espainiako Estatuan. Abenduaren bukaeran, eta 20 zentimoko beherapenak ezarrita, 1,58 euro ordaindu behar zen gasolina litroagatik, eta 1,46 diesel litroagatik. Deskonturik gabe, 1,58 euro eta 1,66 euro balio zuten gasolina eta diesel litroak, hurrenez hurren.

Hainbat petrolio-enpresak iaz iragarri zuten, 2023. urtea hastean, beherapenak eskaintzen jarraituko zutela gasolindegietan; ohiko berezoei edo bezero "fidelei", behintzat.

NO HAY COMENTARIOS