ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/04/28 09:15

Atzo onartu zuten Etxebizitza Lege berria Espainiako Diputatuen Kongresuan, PSOE, Unidas Podemos, ERC eta EH Bildu alderdien babesarekin. Horren bezperan, asteazkenean, Bilbon (Bizkaia) mobilizatu ziren Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako Etxebizitza Sindikatuak. Elkarretaratze bat egin zuten Plaza Biribilean, Etxebizitza Legearen "mugak" seinalatzeko eta neurri berriekin nagusiki alderdi politiko sozialdemokratak egiten ari diren "erabilera elektoralista" salatzeko.

Protestaren bukaeran, iragarpen bat egin zuten lekuan lekuko Etxebizitza Sindikatuetako kideek. "Etxebizitzaren arazoa soilik kalitatezko etxebizitza unibertsal eta doakoa bermatuz desagertuko da, zeina klase dominazioaren deuseztapenaren eta Estatu Sozialistaren eraikuntzaren bidetik etorriko den", azaldu zuten. Hala, etxebizitzaren arazoa larriagotzen ari dela ikusita eta, horri guztiari "programa komunistaren gaurkotasunez erantzuteko, gero eta tresna sendoagoak behar" direla ulertuta, pauso bat eman dute. Izaera nazionaleko Etxebizitza Sindikatu bat sortuko dute: Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, hain zuzen ere.

Sindikatu nazionala aurkezteko, ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 10erako. Bilboko Ibarrekolanda institutuan izango da aurkezpena, eta laster zehaztuko dute ordua.

NO HAY COMENTARIOS