ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Espainiako Polizia
2021/06/28 18:26

Hainbat emakumeren sexu- eta lan-esplotaziorako sare bat desegin du Espainiako Poliziak Donostian (Gipuzkoa) eta Madrilen; sare horren parte ziren zazpi pertsona atxilotu dituzte. Besteak beste, sexu- eta lan-esplotazioa leporatzen diete, baita hainbat emakume lapurretak egitera behartzea ere.

Hiru pertsona Madrilen atxilotu dituzte, eta beste laurak, aldiz, Donostian. Poliziaren ikerketaren arabera, Espainiako Estatuan, Frantziako Estatuan eta Polonian bizi ziren sarearen parte ziren esplotatzaileak, eta Mongoliako emakumeak esplotatzen zituzten. Ikerketak dio Schengen eremuan ikasketa akademikoak egiteko eta lan egiteko aukera eskaintzen zietela emakume horiei, eta Europara mugitzean, lantegi klandestinoetan eta Madrilgo zenbait lokaletan esplotatzen zituztela. Bestalde, Espainiako eta Frantziako estatuetako saltokietan lapurretak egitera ere behartzen zituzten, antza.

NO HAY COMENTARIOS