ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/13 15:22

Donostiako (Gipuzkoa) Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizazio bat egin zuen aurreko larunbatean, Armeria Plazan, sexu-esplotazioari aurre egitera deitzeko. Izan ere, Amara Berriko Isabel II. hiribidean, berriki atzeman dute legez kontrako prostituzio-etxe bat: gaur egun, gutxienez bost emakume behartzen zituzten bertan prostituzioan aritzera.

"Sexu-esplotazioak miloika emakume langileren errealitate izaten jarraitzen du. Kapitalistek, egoera zaurgarrian dauden emakume langileen bitartez, sexu-merkatua indartzen dute, gero eta irabazi ekonomiko handiagoak eskuratzeko", seinalatu du Itaiak. Horiek horrela, nabarmendu du "guztion ardura" dela "sexu-esplotazioaren aurka borrokatzea eta merkatu horren konplize orori aurre egitea".

NO HAY COMENTARIOS