ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/24 21:20

Bost pertsona atxilotu dituzte Bilbon (Bizkaia) eta Gijónen (Asturias), hainbat herritan banatutako pisu batzuetan emakume ugari prostituzioan aritzera behartzeagatik. Une honetan, hemezortzi emakume zituzten harrapaturik sexu-esplotaziorako sarean.

Kolonbian harrapatzen zituzten biktimak, lan-eskaintza faltsuak eginez. Iruzurren bidez Espainiako Estatura tokialdatzera bultzatu ostean, proxenetek esaten zieten 8.000 eurorainoko zorrak zituztela eurekin, eta prostituzioan jardutera derrigortzen zituzten, ustezko zor hori ordaintzeko. Pasaporteak kentzen zizkieten, gainera.

Itxura denez, herriz herri mugitu izan da sarea, eta pisu batzuk behin-behinean erabili dituen arren, badirudi beste batzuk egonkorturik zituztela esplotatzaileek. Besteak beste, Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Iruñean (Nafarroa), Santanderren (Kantabria) eta A Coruñan (Galizia) daude etxe horiek.

Asteko zazpi egunetan eta 24 orduz aritu behar izan dute biktimek, eta ez zeukaten eskaeraren bati ezetz esateko aukerarik; ezezkoren bat emanez gero, haiei fisikoki erasotzera iristen ziren proxenetak. Bestalde, bi astean behin, sarearen pisu batetik bestera mugitzera behartu dituzte, haien egonkortzea zailduz. Eta, hori gutxi balitz, drogak kontsumitzera ere derrigortu dituzte.

NO HAY COMENTARIOS