Adunako (Gipuzkoa) prostituzio-etxe bateko arduraduna atxilotu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, sexu-esplotazioan aritzeagatik eta esplotatutako emakumeetako bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik. Aurreko larunbatean aurkeztu zuen salaketa biktimak, hainbat hilabetez esplotazioa jasan ondoren.
Jakinarazi du miseriazko baldintzak inposatzen dizkiela proxenetak: atsedenik gabeko lanaldi amaigabeak, nahi ez dituzten praktikak egitera behartzea, substantzia batzuk hartzera derrigortzea, tratu umiliagarria... Horrez gain, salaketa jarri duen emakumeak azaldu du behin bera bortxatzen saiatu zela prostituzio-etxeko arduraduna, baina gelatik ihes egitea lortu zuela.
66 urte ditu atxilotutako gizonezkoak, eta duela urtebete inguru ere atzeman zuten, antzeko delituei lotuta.