ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bat jo eta zauritu du haren bikotekideak Donostian, urruntze agindua urratuta
Atzo goizaldean izan zen erasoa, etxebizitza batean. Gizonezkoak urruntze agindua urratu eta emakumearengana jo zuen; hala, kolpatu eta zauritu egin zuen, arma zuri bat erabilita. Polizia etxebizitzara bertaratu zenean, ezkaratzean aurkitu zuen emakumea, ubelduz eta ebakiz josita.
2019eko azaroaren 12
Emakume bat jo eta zauritu du haren bikotekideak Donostian, urruntze agindua urratuta

Astelehen goizaldean, 02:15ak aldera, emakume bati eraso egin zion haren bikotekideak Donostian (Gipuzkoa). Urruntze agindua urratu eta emakumearengana jo zuen erasotzaileak; hala, kolpatu egin zuen eta arma zuri batekin zauritu zuen.

Erasotuak berak hots egin zien larrialdi-zerbitzuei, eta Ertzaintza bertaratu zen haren etxebizitzara. Ezkaratzean aurkitu zuten emakumea, ubelduz eta makatuz josita, eta ebakiekin. Aurpegian zein izterretan zituen ebakiak, hain zuzen. Donostiako ospitalera eraman zuten, artatua izan zedin.

Etxebizitzara igo zirenean topatu zuten ertzainek erasotzailea; lo zegoen. Odola zuen arropan. Unean bertan atxilotu zuten, eta epaileak atzo arratsaldean erabaki zuen espetxeratzea. Beraz, kartzelan dago gaur gaurkoz.