ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Elkarretaratzea Donostiako Aste Nagusian. Argazkia: Donostiako Piratak
2019/09/06 11:58

Asteazkenean, irailak 4, emakume bat erasotu zuen haren bikotekideak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean izan zen erasoa, senar-emazteak eztei-bidaian zeudela. Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, bikotekideen arteko "istilua" zela-eta.

Bertaratu zirenean, hoteleko segurtasun zaindariarengana jo zuten, eta hark azaldu zien emakumea erasotu zuela senarrak, baita hark hoteleko gelatik ihes egin zuela ere, laguntza eske. Osasun-zentro batean artatu behar izan zuten erasotutako emakumea; zauriak zituen aurpegian, eta hematomak beso batean zein hanka batean.

Ertzaintzak 41 urteko erasotzailea atxilotu zuen, genero indarkeria delitua egotzita. Ertzain-etxera eraman zuten, eta gero, Donostiako Epaitegiaren esku utzi zuten.

Beste eraso bat Gasteizen

Egun berean, beste emakume bat erasotu zuten Gasteizen (Araba); bikotekideak labanaz mehatxatu zuen bien etxebizitzan. Ihes egitea lortu zuen erasotutako emakumeak, semearekin batera. Kalean atxilotu zuten erasotzailea, eta gainean zeraman labana.

Aste Nagusia gogora

Sexu erasoen aurkako aldarriak hartu zuen Donostia iragan Aste Nagusian. Izan ere, abuztuaren 14an Donostiako Piratek salatu zuten gutxienez hamaika eraso izan zirela azken 24 orduetan, eta bertan behera utzi zuten egun osoko egitaraua. Milaka pertsona atera ziren kalera, Erasotzaileak, zuen jaia amaitu da lelopean.