ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako egoitzan egindako margoketa FOTOGRAFÍA / Gedar
2023/10/07 09:12

Hainbat hilabetez Topagune Sozialista Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) egiteko ahozko onespena eman ostean, maniobra burokratiko baten bidez, ekimena egiteko baimen nagusiak ukatu dizkie EH Bildu-Sortuk Gazte Koordinadora Sozialistari eta Ikasle Abertzaleaki. Aitzakia teknikoen atzean ezkutatuta, debeku politiko bat jarri nahi izan diote urteroko ekimenari, baina Topagunearekin aurrera jarraitzea erabaki dute gazteek: Atarrabian eta Burlatan mantendu dute hitzordua, egitaraua aldatuta.

Topaguneari EH Bildu-Sortuk ezarritako beto politikoa salatzen duten hainbat pintaketa ageri dira bart, alderdiak Euskal Herriko hainbat hiriburutan dituen egoitzetan. Besteak beste, salaketa-mezu horietan irakur daiteke: "Gazte langileon etsaiak! Topaguneari betorik ez!", "EH Bildu gazte langileon etsaia! Komunisten aurkako erasorik ez!".

NO HAY COMENTARIOS