ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
IAk deitutako greba bat, iazko martxoan.
2023/10/23 17:17

Aurreko astean jakinarazi zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza ertaineko ikasleentzat ere protesta eguna izango zela atzokoa. Hezkuntza publikoan, langileak grebara deituta zeuden, eta ikasleek ere jo zuten protestara, EAEko Hezkuntza Legearen kontra.

Lege horrek "hezkuntza sistemaren desegite prozesuan sakontzen" duela salatu du IAk. Atzo, beraz, ezetz esan zioten neurri berriari, eta, "miseriazko hezkuntzaren aurrean", antolatzera deitu zituzten ikasleak. Gasteizen (Araba), Lekeition (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Plentzian (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Matienan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) nahiz Arrasaten (Gipuzkoa) izan ziren elkarretaratzeak, besteak beste.

Horretaz gain, Iruñerriko (Nafarroa) hainbat ikastetxetan ere mobilizatu ziren ikasleak, Miseriazko hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara lelopean.

Irakurri hemen, protestarako deia zabaltzean, IAk EAEko Hezkuntza Legearen harira egindako adierazpenak.

NO HAY COMENTARIOS