ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/08/29 09:43

Isidoro Roman Cuesta kazetari salamancarra ezaguna da, besteak beste, sare sozialetan gorroto-mezuak zabaltzen dituzten kontu faxistak ikertzeagatik; horretan jardun du batez ere azken hilabeteetan. Diario Red-en aritzen da nagusiki, eta badirudi jopuntuan jarri dutela faxistek: herenegun, bere etxetik irteten ari zela, eraso egin zioten hiru pertsonak. Iraindu egin zuten, espraia bota zioten eta kolpatu egin zuten, bideo batek erakusten duenez. Horren ondoren, gainera, ospitalera jarraitu zioten, bigarrenez erasotzen saiatzeko.

Erasotzaileetatik bi identifikatu ditu jadanik Cuestak. Sheila Muñoz Polo da haietako bat (@infinitack sare sozialetan), eta abuztuan bertan seinalatu zuen kazetariak Diario Red-en egindako ikerketa batean, gorroto-diskurtsoak hedatzeagatik. Falangearekin eta Facta talde faxistarekin lotura du. Berekin batera, Pedro Bayonas Muñozek ere hartu zuen parte erasoan. 2019an Gironako herri bateko alkatetzara aurkeztu zen Bayonas, Vox alderdi faxistaren eskutik, eta berak ere harremana du Factarekin.

Cuestari egindako erasoa bideoan grabatu eta sare sozialetan argitaratu zuten faxistek. Hain zuzen ere, @infinitack profilak zabaldu zituen irudiak X plataforman. Horren ondoren, erasoa txalotu dute hainbat eduki-sortzaile faxistak, hala nola Daniel Jose Santome Lemusek (Dalas Review), Cristina Seguík, Herqles profilak (Cesar Enrique Pintado dauka atzean) edo @SrLiberal kontuaren bidez aritzen zen Jesus Santorio Lorenzok; baita zenbait politikari faxistak ere, tartean Mataróko (Bartzelona) Voxeko Jose Casado Ortegak.

NO HAY COMENTARIOS