ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Diario
2022/07/12 09:18

Ekainaren 30ean La Sexta-ri eskainitako elkarrizketan, datozen hilabeteetarako bidea prestatu zuen Espainiako Estatuko presidente Pedro Sanchezek. Hainbat ohartarazpen egin zituen, berriz ere ustezko kanpo-faktore batzuei lotzeko ikaragarrizko inflazioa eta horren eskutik etor daitekeen guztia. Sanchezek aitortu du oso altua dela ekainean erregistratutako inflazio maila —%10,2ra heldu zen joan den ekainean—, baina kausa bat eta bakar bat omen du horrek: Errusiako presidente Vladimir Putin.

Sanchezek uste du, dena den, inflazioari lotutako datuak okerragoak izango liratekeela Espainiako Gobernuak hainbat neurri indarrean sartu ez balitu. Bere esanetan, neurri horiengatik ez balitz, %15 ingurukoa izango litzateke inflazioa. Besteak beste, apiriletik, erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko deskontu bat ezartzen du gobernuak, baina prezioen igoerak laguntza hori irentsi du jada.

Sanchezek dio aurreikusita zegoela inflazioak maximo historiko guztiak gainditzea, Putin energia eta ura "gerrarako arma" gisa "baliatzen" ari delako, El País-ek jasotako hitzetan. "Gas eta petrolio eskasia baten aurrean egon gaitezkeela planteatzea benetako arrisku bat da, eta oso serio hartu behar dugu", dio Espainiako presidenteak. Hala, "edozein agertokitarako" prest egotera deitu du.

Hori guztia erabili du, hain zuzen, gerra-mugimendu oro justifikatzeko. "Gerra denboran luzatzen bada, solidarioak eta arduratsuak izan beharko dugu europar guztiok", adierazi du Sanchezek: "Jakin beharko dugu defentsa-baloreengatik ordain dezakeguna zerbat dela, baina ezer ez egitea eta Putinek bere deriba inperialistarekin jarraitzea baimentzea, askoz ere okerregoa izan daitekeela epe luzera".

NO HAY COMENTARIOS