ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/10 08:10

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak kondena jaitsi dio bortxatzaile bati, esanez posible dela gizonak pentsatu izana biktimak 16 urte baino gehiago zituela, 13 urte beharrean. Zehazki, azaldu du gizonezkoak "zentzuz kontsideratu ahal izan" zuela neska ez zela adin txikikoa; garai hartan 1,68 metro neurtzen eta 71 kilo pisatzen zuelako, eta lekuko batek adierazi zuelako "20 bat urte" izango zituela, testigantza ematean.

Hori erasotzaileari zigorra murrizteko arrazoi bat dela iritzi dio epaitegiak, eta hamahiru urtetik zortzi urte eta sei hilabetera jaitsi du bere aurkako kondena. Biktimaren itxura fisikoa aipatzeaz gain, epaitegiak seinalatu du, besteak beste, "mozkor" zegoela neska, gizonari musu eman ziola eta poltsan preserbatiboak zeramatzala. Horrekin guztiarekin, bortxatzailearen aurpegia zuritu eta emakumearen gain jarri du fokua epaitegiak: esan du "guztiz arrazoizkoa" dela pentsatzea gizonezkoak "ezagutza oker bat lortu edo epaiketa faltsu bat egin" zuela, aipatutako baldintzak zirela-eta.

2023ko abuztuaren 13an izan zen erasoa, Burlatan (Iruñerria, Nafarroa). Emakumeak hamahiru urte baino ez zituen orduan, eta 33 urte erasotzaileak. Atari batean eraso zion neskari, eta norbaiten hotsa entzutean egin zuen ihes handik. Behin-behineko espetxealdian dago urte horretako abuztuaren 26tik. Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatzi zuen, bere garaian, gizonezkoak ez zuela jokatu pentsatuz biktimak 16 urte baino gehiago zituela, baina jarrera horren kontra egin du orain Justizia Auzitegi Nagusiak.

NO HAY COMENTARIOS