ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / donostitik.com
2025/12/02 11:51

Euskal Herriko ikasle antolakunde historikoak, Ikasle Abertzaleakek (IA) joan den azaroaren 17an bete zituen 37 urte. Gaur egun hura osatzen duten ehunka militanteek oraintsu eman diote amaiera antolakundearen VIII. Kongresuari, eta aurreko larunbatean izan zuten itxiera-ekitaldia Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa). Borrokarako bide-orri estrategikoa eguneratzearekin batera, aurrerantzean Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialista (IAS) gisa jardutea erabaki dute ehunka militanteek. 

Antolakundearen urteurrenaren eta azken kongresu-prozesuaren bueltan, podcast berezi bat ondu du GEDAR LANGILE KAZETAk, zenbait militanterekin eta militante ohirekin hitz egin ostean. Borrokak iraun dezan. Ikasle antolakunde baten historia podcasta argitara ematen hasi gara jada, gaurtik entzungai baitago lehen kapitulua Youtube eta Spotify plataformetan: Hasieratik, Azken Ikasle Dantzara



NO HAY COMENTARIOS