ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urretxuko kontzentrazioa, aurreko ostiralean.
2021/12/20 09:38

Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek azaroaren 1ean aurkeztu zuten Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu dinamika, Ormaiztegin (Gipuzkoa). Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa da ibilgailuentzako ordainketa-sistema berri bat sartzea indarrean datorren urte hasieran, Beasain (Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) lotzen dituen A-636 autobidean bidesari bat jarrita. Horren aurkako dinamika bat da, hain zuzen, bi Kontseilu Sozialistek elkarlanean abiatutakoa.

Langile klasearen bizitzaren garestitze progresibo eta orokorraren barruan kokatu zuten ordainketa-sistema berria, eta ez neurri isolatu modura. Salatu zuten, gainera, erantzule zuzenak direla "oligarkia internazionala, burgesia —espainiarra zein bertakoa— eta alderdi politiko guzti-guztiak".

Ordutik, hainbat izan dira kanpainaren baitan bi Kontseilu Sozialistek aurrera eraman dituzten ekimenak; hala nola, dinamika sozializatzeko batzar irekiak eta kontzentrazioak.

Bi eskualdeetan egin dituzte batzar irekiak azken asteetan, jendeak auziaren lanketan parte har zezan. Antzuolan (Gipuzkoa), Bergaran, Legazpin (Gipuzkoa), Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) nahiz Beasainen izan dira batzar horiek.

Bestalde, esan bezala, protestara ere deitu dute Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek. Hala, abenduaren 9an Beasainen egin zuten kontzentrazio bat Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu lelopean, eta aurreko ostiralean, berriz, Urretxu-Zumarragan eta Bergaran atera ziren kalera.

Manifestazio bateratua urtarrilaren 9an

Aldundiak urtarrilaren 10 eta 16 artean jarri nahi du martxan bidesari berria, eta horren harira, Deba Bailarako eta Goierriko Kontseilu Sozialistek mobilizazio bateratua egingo dute urtarrilaren 9an, Beasainen. 18:30ean izango da manifestazioa.

NO HAY COMENTARIOS