ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/10 12:11

Donostiako (Gipuzkoa) Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak atzo jakinarazi zuenez, berriki sexu-eraso bat jasan du emakume batek Antigua auzoan. Izan ere, gizon batek jarraitu zuen autoz, bere buruari ukituak egiten ari zela. "Emakume langileok jasaten dugun biolentzia sistematikoaren aurrean, erasoak salatzea eta hori bere osotasunean gainditzeko tresnak garatzea" ezinbestekotzat jo dute Itaiako kideek.

Aurreko ostegunean, gainera, Gasteizera (Araba) zihoan autobus batean gertatutako sexu-eraso baten berri eman zuten hainbat hedabidek. Emakume bati ukituak egin zizkion autobusean bere ondoan zihoan gizonezko batek; Arabako hiriburuko geltokira iritsi eta ibilgailutik jaistean salatu zuen jazotakoa. Geltokian bertan atxilotu zuten 25 urteko erasotzailea, banku batean eserita zegoela.

NO HAY COMENTARIOS