Lehen erasoa maiatzaren 29an izan zen, gaueko 21:00etan, Gasteizen (Araba). Emakume bat iraindu zuen bere bikotekideak, eta eraso egin zion ondoren. Gero, euren seme adingabeari ere eraso zion.
Bigarren erasoa Tuteran (Nafarroa) izan zen, maiatzaren 30eko ordu txikietan; 04:40ean: emakume bati ukituak egin zizkion 37 urteko gizonezko batek. Atxilotu egin zuten gero.