ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/25 09:29

Deustuko (Bilbo, Bizkaia) jaietan, Ezker Abertzaleak berriz jarri dio beto politikoa Gazte Koordinadora Sozialistari (GKS). Aurten ere Deustuko Jai Batzordean eta auzoko festetan parte hartzea debekatu dio Mugimendu Sozilistari, 2022an ezarritako beto politikoa mantenduta.

Deustun iaz jarri zuten martxan Deustuko jaiak denontzat dinamika, auzoko kolektibo eta pertsona ugariren babesarekin. Helburu argi bat dauka dinamikak: "auzoko eragileek Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko" daukaten eskubidea defendatzea eta horren alde jardutea.

Ezker Abertzaleak GKSri jarritako betoa dela-eta, aurten ere egitarau propio bat antolatu behar izan du Deustuko jaiak denontzat dinamikak, Jai Batzordetik kanpo. Ostiralean, martxoaren 22an, hainbat musika emanaldi izan ziren auzoko hiru tabernatan. Egun indartsua, baina, larunbata izan zen, martxoaren 23a.

Larunbatean egun osoko egitarau bat izan zen Deustun, eta auzoko festek denontzat izan behar dutela aldarrikatu zuten berriz hainbat eta hainbat lagunek, jende ugari bertaratu baitzen Deustuko jaiak denontzat izenpean prestatutako ekimenetara. DJ saioak, bazkari bat, txaranga bat eta rap saioak izan ziren, hala nola.

NO HAY COMENTARIOS