ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/17 14:22

Bertan behera geratu da Iruñeko (Nafarroa) Bloke Sozialistaren husteari lotutako epaiketa. Gaur epaitu behar zituzten bost militante, baina euren kontrako salaketa baztertu du Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen (PCH-IB) udal enpresako gerenteak, judizioa hasi bezain pronto. Hortaz, ez da epaiketarik izan azkenean, eta baliogabetu egin dituzte auzipetutako bost pertsonen kontrako karguak.

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak deituta, dena den, protesta bat izan da Iruñeko epaitegiaren kanpoaldean. 13:00etarako bertaratzera deitu zuen sindikatuak, auzipetuei babesa emateko. Ordu horretarako, beraz, hainbat eta hainbat lagun elkartu dira han, Elkartasunaren kriminalizatzaileak, propietatearen defentsan zioen pankartaren atzean.

Bloke Sozialista, iazko azaroan

Iazko azaroaren 12an eman zuten berria Iruñean: Jarauta kalean, langile kontrolpean jarri zuten bloke bat. Bertan bizitzen ari ziren jada hainbat pertsona: aurretik etxegabetuak izan ziren zenbait familia, indarkeria matxista jasan dutenak edota haurrak dituztenak; bai eta emantzipatu ezinik zeuden gazteak eta lan-arazoen ondorioz alokairu bat ordaindu ezin zuten zenbait lagun ere. Udalaren jabetzakoa da blokea; PCH-IBrena, hain zuzen ere.

Udalaren erantzuna indarkeriazkoa izan zen: udaltzainen bidez, legez kontrako sarbide-kontrol bat ezarri eta Bloke Sozialista setiatuta izan zuen hainbat egunez. Hala, etxe barruan ziren pertsonak zenbait egunez mantendu zituzten bahituta, bloketik atera ezinik. Bost eguneko setioaren ondoren hustu zuen eraikina Poliziak, udalaren aginduz.

NO HAY COMENTARIOS