ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / insurgente.org-en bidez
2026/02/05 12:53

Lasarten (Gipuzkoa), Barakaldon (Bizkaia), Zornotzan (Bizkaia)... Eta baita Berangon ere (Bizkaia). Euskal Herriko zenbait herritara bertaratu ziren atzo DesokupaCyL desokupazio-enpresako matoiak, hainbat pertsona euren etxetik bota nahian ari baitira herri horietan guztietan, etxejabeek eskatuta. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak atzo salatu zuen Lasarten, Barakaldon eta Zornotzan izan zirela desokupak; nahiz eta, Barakaldon, faxistak kanporatzea lortu zuten sindikatuko kideek.

Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak gaur goizean jakinarazi du Berangon ere egon zela DesokupaCyL, familia bati jazartzen eta mehatxuak egiten. Horiek horrela, bertan ere aktibatu dute alerta antifaxista sindikatutik, eta mobilizazio-deialdi bat egin dute biharko, ostiralerako: arratsaldeko 18:00etan Berangoko Gudarien Enparantzan biltzera deitu dute. "Desokupa faxistak kanpora!", gaineratu dute.

Arriskua eta desokupen kontrako alerta erabatekoa da Euskal Herrian, azken asteetan DesokupaCyLek egindako esku-hartze ugarien ostean. Desokupazio-talde parapolizialen izaera faxista nabarmenduz, horiei aurre egitera eta "babes-sareak indartzera" deitu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta alerta-telefono bat jarri du martxan: 747 40 89 23. Hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.

NO HAY COMENTARIOS