CAF enpresak Beasainen (Gipuzkoa) dauka egoitza nagusia, eta bertan seinalatu du konpainia Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Izan ere, Jerusalemen tren arina eraikitzen ari da CAF, sionisten legez kontrako kokalekuak lotuko dituena; eta GKSk salatu du, azpiegitura horren bidez, "palestinar lurren okupazioa eta Israelgo asentamendu kolonoen hedapena ahalbidetzen" dituela Goierriko enpresak.
Horiek horrela, Beasaingo lantegira sartu eta hura margoz markatu dute hainbat pertsonak, Israelgo Estatuaren desegitea aldarrikatzeko eta CAFi exijitzeko harreman oro moztu dezala estatu sionistarekin.
🇵🇸CAF enpresa seinalatu dugu Israelekin dituen harremanak salatzeko.
— Gazte Koordinadora Sozialista (@GKSozialista) October 9, 2025
Jerusalemen eraikitzen ari diren azpiegituraren bidez palestinar lurren okupazioa eta israelgo asentamendu kolonoen hedapena ahalbidetzen du.
CAF kolonizatzailea!
PALESTINA ASKATU! ISRAEL DESEGIN! pic.twitter.com/GBk40AgDSK