ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Barakaldo. FOTOGRAFÍA / El Correo
2023/01/19 13:12

Aurreko asteburuan bi emakumeri eraso zieten euren bikotekideek Barakaldon (Bizkaia). Larunbat goizean izan zen erasoetako bat, eta igande goizeko aurreneko orduetan bestea, jai giroan izan ostean. Zehazki, larunbatean, 08:25ak aldera, emakume bati eraso egin zion bere mutil lagunak, biak etxean zeudenean. Bizilagun baten etxean hartu behar izan zuen babes emakumeak, eta handik gutxira atxilotu zuten erasotzailea.

Handik 24 ordu baino gutxiagora, igande goizeko 06:00ak aldera, beste emakume bati eraso zion bere mutil lagunak. Festa egin ostean izan zen, etxera bidean zirela. Emakumeak azaldu duenez, bikotekideak liskar bat izan zuen jai giroan taberna batean, beste gizon batzuekin. Irtetean, liskarrean beste gizonen alde jartzea leporatu zion neska lagunari gizonak, eta egotzi zion haiek "gustuko" zituelako egin zuela hori. Emakumea modu bortitzean jo zuen, eta heriotza-mehatxuak egin zizkion. Arratsaldean aurkeztu zuen salaketa bat emakumeak, baina erasotzailea ihes eginda zegoen eta ez zuten atxilotu.

NO HAY COMENTARIOS