ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/12 20:50

Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta, kapitalisten gerlaren aurkako mobilizazio bat izan zen atzo Baionan (Lapurdi). Frantziako Armistizioaren Egunaren harira egin zuen mobilizazio-deialdia GKSk, eta 18:30ean abiatu zen manifestazioa Merkatu Plazatik. "Azaroaren 11n ez dugu deus ospatzeko", azaldu zuten gazte-antolakundeko kideek: "1918an Frantziaren garaipenaren ondotik I. Gerla Mundialaren armistizioa izenpetu zuten. Frantziar inperialismoa goraipatzen den egun horretan, ez dezagun ahantz milioika eta milioika langile hautatu ez zuten gerla batendako hil zirela".

"Atzo, gaur bezala, bloke inperialisten arteko gerlek burgesia handiaren interesak baizik ez dituzte ordezkatzen. Logika inperialistaren bidez, kapitalistek lurren eta baliabideen gaineko kontrola eskuratu nahi dute", salatu zuen GKSk. Horren ondorioz, gainera, "langile-klaseak odolaren prezioa ordaintzen" duela ohartarazi zuen. Beharrezkotzat jo zuen, hala, "inperialismo suntsitzailearen aitzinean" gazte langileak antolatzea.

Gaur egun, Europan, "herrialdeak berrarmatzen" ari dira eta "hedabideetan gerla eguneroko gaia bilakatu" da, GKSren esanetan. "Gazte langileontzat gerlaren mehatxua geroz eta hurbilagoa da", esan zuen. Horren adibidetzat hartu zuen, hain zuzen ere, "Lecornu Frantziako lehen ministroak borondatezko soldaduska berriz mahaigaineratu izana eta Alemanian zozketa bidezko soldaduska behartuaren plantan ezartzea 2026tik goiti". 

NO HAY COMENTARIOS