Ir al contenido
EFEMÉRIDES / Guerra

Azaroak 16: Soldaduska egiteko zozketaren aurkako borroka-eguna Hego Euskal Herrian

1995eko azaroaren 16an, lau hiriburuetan mobilizatu ziren milaka lagun, intsumisioaren aldeko aldarria zabalduz.
Azaroak 16: Soldaduska egiteko zozketaren aurkako borroka-eguna Hego Euskal Herrian
— ARGAZKIA Euskaldunon Egunkaria

EFEMÉRIDES

Gaurko egunez, duela 31 urte, soldaduska egiteko zozketaren aurka manifestatu ziren milaka lagun Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, 1995eko azaroaren 16an.


Talde antimilitaristek deialdiak zabaldu zituzten, hezkuntzan greba-eguna antolatu zuten; eta, hala, milaka gazte bildu zituzten mobilizazioek. Soldadutzaren oihuak nagusitu ziren horietan, eta intsumisioaren alde egitera deitu zuten jendartea. Donostian, manifestazioa amaiturik, gazteen eta Poliziaren arteko konfrontazioak bizi izan ziren.


Talde antimilitaristek eta intsumisoek urte luzez landu zuten auzia. Hasiera batean, egon zen "derrigorrezko" soldadutzaren aurkako jarrerarik, baina gerora soldadutzaren beraren aurkako posizioa gailendu zen. Gauzak horrela, intsumisoek 2001eko abenduaren 31n derrigorrezko soldaduskarekin legez amaitzea lortu zuten. Haatik, sei hilabete beranduago despenalizatu zuten intsumisioa Espainiako Estatuan. 

Dozenaka lagun atxilotu eta epaitu zituzten 1980ko hamarkadaren amaieran Kontzientzia Eragozleen Mugimendua sortu zenetik Espainiako Estatuan; eta mugimendu hura sortu eta aurkeztu aurretik ere, beste hainbat ahots eta aktibista erreprimitu zituen erregimenak.