ACTUALIDAD / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
2.000 ikaslek kaleak hartu dituzte, "kalitatezko eta doako hezkuntza eredu unibertsala" aldarri
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar udalerritan mobilizazioak egin ditu Ikasle Abertzaleakek, eta bat egin dute Unibertsitateko Indar Batasunak eta IKAS plataformak. Bilboko eta Donostiako manifestazioetan "presentzia poliziala itogarria" izan dela nabarmendu du ikasle mugimenduak.
2021eko apirilaren 22
2.000 ikaslek kaleak hartu dituzte, "kalitatezko eta doako hezkuntza eredu unibertsala" aldarri

Mobilizazio eguna izan da gaurkoa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza arloan ere. Ikasle Abertzaleakek hiru herrialdeetako hamar eskualdetan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin ditu, Langile klasearen hezkuntzarako sarbidea defendatu! lelo hartuta. Deialdiarekin bat egin dute, gainera, Unibertsitateko Indar Batasunak eta IKAS plataformak. Hala, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua" aldarrikatu dute


Bilbon (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) gauzatu dituzte ikasleek gaurko mobilizazioak.



Ikasle Abertzaleakek GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi dionez, Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu Bilboko manifestazioan, eta 600 euroko isun-eskaerak ezarri dizkiete. Donostian, berriz, poliziaren presentzia "itogarria" izan dela salatu dute