Mobilizazio
eguna izan da gaurkoa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza
arloan ere. Ikasle Abertzaleakek hiru herrialdeetako hamar
eskualdetan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin ditu, Langile
klasearen hezkuntzarako sarbidea defendatu! lelo hartuta.
Deialdiarekin bat egin dute, gainera, Unibertsitateko Indar Batasunak eta IKAS plataformak. Hala, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua"
aldarrikatu dute
2.000 bat ikaslek kaleetan barrena, eta horrekin lotuta, langile klasearen sarbidea hezkuntzara.
Bilbon (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Hondarribian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) gauzatu dituzte ikasleek gaurko mobilizazioak.
Poliziaren presentzia
Ikasle Abertzaleakek
GEDAR LANGILE KAZETAri jakinarazi dionez, Ertzaintzak hiru lagun
identifikatu ditu Bilboko manifestazioan, eta 600 euroko isun-eskaerak
ezarri dizkiete. Donostian, berriz, poliziaren presentzia "itogarria"
izan
dela
salatu dute Ibaetako campuseko militanteek. IAk "askatasun politikoen aurkako erasotzat" jo eta gogor salatu ditu gertakariok.