Azken hamarkadetan, eskandinaviar herrialdeak “demokraziaren, berdintasunaren eta gizarte ongizatearen” gotorlekutzat hartu izan dira. Haatik, irudi idiliko horren atzean, xenofobia eta autoritarismo joerak nabarmendu dira, zeinek mehatxatu egiten duten ustez gizarte hauek eraikitzeko erabili ziren oinarriak ahultzearekin. Lehen marjinalak ziren arren, hedatzen ari dira ultraeskuineko alderdi eta mugimenduak, eta krisian dagoen kapitalismoak inposatzen dituen eraldaketa kultural eta ekonomikoen aurrean, gizarte sektoreak mobilizatzen migratzaileenganako beldurrari eta haserreari dei egiten dieten diskurtsoen bidez.
Erreportaje honek aztertzen du kapitalismoak sortutako tentsioek –desparekotasun gorakorra eta migrazio fluxuak– nola sustatu duten “desberdinaren” arbuioa Suedian, Norvegian, Danimarkan eta Finlandian. Hala, xenofobia eta autoritarismoa sistema kapitalistaren krisi sakonago baten sintomak dira, eta herrialde hauek ezin dira haietaz askatu. Ikusiko dugu nola eskandinaviar estatuetako klase menderatzaileak tentsio hauek bere boterea finkatzeko ere erabiltzen dituen, gizartearen haserrea migratzaile eta gutxiengoengana desbideratuz.
1. TESTUINGURU HISTORIKOA: ESKANDINAVIAR ONGIZATE ESTATUAREN SORRERA ETA ERALDAKETAK
Eskandinaviar herrialdeak beren ongizate estatu sendoagatik dira ezagunak. Estatu horiek XX. mendean langile aristokraziarentzat eta burgesia txikiarentzat oparotasun ekonomikoa sustatzen zuen itun sozial bat oinarritzat hartuz sortu ziren, klase horiek ekonomikoki eta politikoki Kapitalaren mendeko bihurtzearen truke. “Iraultzaren arriskua” saihesteko oso baliagarria izandako eredu hori zerga-tasa altuek eta Estatuaren interbentzio handiko ekonomiak sostengatuta zegoen; ekonomia horrek, hain justu, enplegu osoa ematen zuen, bai eta zeharkako soldatak ere, osasungintza, hezkuntza, gizarte zerbitzuak eta tankerako zerbitzu publikoen bidez. Azken buruan, bide ematen zion produktu sozialaren birbanaketa zabalari, eta horrekin batera, inoiz ez bezalako kohesio soziala ekarri zuen.
1960 eta 1970 hamarkadetan zehar, kapitalismoak inoiz kontzebitutako ilusionismo espektakulurik handiena artikulatu zuen sistema horrek, pobrezia maila baxu samarrak eta gizarte mugikortasun maila altua zituena. Esan liteke munduko ongizate estaturik indartsuenak izan zirela. Hala ere, 1980ko hamarkadatik aurrera, herrialde horiek aldaketa nabarmenak izaten hasi ziren, eta kapitalismoaren benetako aurpegia azaleratu zen berriz. Iraultzaren mehatxua indargabetzearekin eta gerra osteko akumulazio zikloa argiki agortzearekin batera, gainbeheratzen hasi ziren ongizate estatuko oinarriak, ordurako Kapitalarentzako erabilezin bihurtutakoak.
Garai aldaketa baten sintomak markatzen zituzten denboraldi honetan zehar ezarritako erreforma ekonomikoek: pribatizazioak, desarauketak, gastu publikoaren murrizketak… Eskandinaviar herrialdeek beren eredu sozialaren zenbait alderdi mantentzea lortu bazuten ere, desberdinkeria sozial gorakorrak eta lan segurtasunaren murrizketak bidea ireki zien atsekabe erreakzionarioari eta pagaburuak bilatu nahiari.
1.1 Immigrazioa eta aldaketa demografikoak
Historikoki, eskandinaviar herrialdeak nahiko homogenoak izan dira arlo etniko eta kulturalean. Haatik, 1980 eta 1990 hamarkadetatik aurrera immigrazioaren gorakada nabarmena izan zuten. Hasieran, beste europar herrialdetako langileek edo gatazketatik ihes egiten zuten langile haiek –adibidez Balkanetako Gerratik ihes egindakoek– osatzen zuten haien immigrazioa. Geroago, 2000ko urteen ostean, eta bereziki 2015eko errefuxiatuen krisiaren ostean, nabarmen handitu ziren Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Asiako migratzaileak. “Ongizate sistema emankorreko gizarte inklusiboak” izatearen ospeagatik, eskandinaviar herrialdeak helmuga erakargarria izan dira gerran eta miserian murgildutako herrialdeetatik etorritako proletarioentzat, Irak, Somalia, Siria eta Afganistanekoentzat kasu.
Ezegonkortasun ekonomikoak eta aldaketa demografikoak, zeinak berezkoak baitzaizkio krisian dagoen Kapitalari, aldaketa kultural indartsua piztu zuten: gero eta sektore zabalagoak “mehatxu ekonomiko eta kultural” moduan pertzibitzen hasi ziren lehenago gizartearen zati handi batek “obligazio humanitario” moduan antzematen zuena. Mugimendu populistek immigrazioa “ongizate sistemarako gainkargatzat eta nazio identitatearentzako arriskutzat” hartu zuten, eta beldur horiek berehala ustiatu zituzten beren diskurtso politikoan. Horrela, tentsioek gora egin zuten herrialde horietan, nahiz eta dagoeneko 70eko hamarkadatik zailtasun ekonomikoak izaten ari ziren lan indarraren integrazio sozioekonomikoa mantentzeko.
Historikoki asilo politiketan paparra atera izan zuten herrialde horietan, xenofobiarako eta arrazakeriarako hazitegi ezin hobea sortu zen, zeinak immigrazioa delinkuentzia eta langabezia igoerarekin lotzen dituen beti. Horrela, nabarmen geratu zen ez dela existitzen formazio sozial jakinei berezkoa zaien “izaera abegikor eta irekirik”. Asilo politika laxoak neurri iragankorrak dira, historikoki eta materialki determinatuak, eta desagertu egin daitezke haiek ahalbidetzen dituzten baldintzak desagertzearekin batera.
1.2 Ultraeskuinaren gorakada eta hedatzea
Azken hamarkadetan, eskandinaviar herrialdeetan ultraeskuineko alderdien eta mugimenduen gorakada nabarmena izan da. Lehen leku marjinala betetzen zuten arren, orain boterera heltzea, oposiziotik politika publikoetan eragitea edo masa-mugimenduak osatzea lortu dute.
1.2.1 Ultraeskuineko alderdi instituzionalak
1.2.2 Ultraeskuineko mugimenduak
Eskandinaviar ultraeskuineko aurpegirik agerikoena eta ezaguterrazena ordezkatzen duten alderdi instituzionalez gain, badira parlamentuz kanpoko mugimenduak eta alderdi politikoak ere, askoz erradikalagoak. Suedian, Norvegian, Danimarkan, Finlandian eta Islandian mota desberdineko taldexka eta mugimenduak ugaritu dira azken hamarkadetan. Gehiengoa politika ofizialaren periferian mantentzen da, batzuk nahita eta besteak ez dutelako hauteskunde-arrakastarik izan. Bakoitzak bere ideia partikularrak, lehentasun diskurtsiboak eta jarduera-esparruak ditu.
Parlamentuz kanpoko ultraeskuineko mugimenduen eszena horretan nabarmentzen diren bi joerak neonazismo paneskandinaviarra eta immigrazioaren kontrako nazionalismo populista dira. Neonazismo paneskandinaviarrari dagokionez, bada nazioarteko antolakunde nagusi bat, aparte tratatzea merezi duena: Eskandinaviar Erresistentzia Mugimendua (NMR). Beste aktoreak estatuetan banatuta aipatuko dira.
ESKANDINAVIAR ERRESISTENTZIA MUGIMENDUA (NMR)
Eskandinaviar Erresistentzia Mugimendua (NMR) talde neonazi bat da, eskandinaviar herrialdeetan aktibo dagoena, bereziki Suedian, Norvegian eta Finlandian. Bizkarrean hildakoak zituen neonazi beterano batek 1997an sortua, arraza-ultranazionalismoa, supremazismo zuria, antisemitismoa eta antikomunismoa sustatzen ditu, estatu totalitario paneuropear eskandinaviar baten sorrera defendatuz. Multikulturalismoaren, immigrazioaren, islamaren eta LGTB eskubideen aurka egiten du era basatian. NMRk manifestazio publikoak antolatzen ditu, propaganda banatzen du eta biolentzia ekin-tzei lotuta dago, baita migratzaileen eta ezkerreko aktibisten aurkako erasoei ere. Finlandian debekatua izan eta AEBko Estatu Sailak Munduko Antolakunde Terroristen zerrendan sartu duen arren, NMRk erdi ezkutuan jarduten jarraitzen du. Haren antolakuntza-egitura sendoak eta sare sozialen erabilerak eskualdeko ultraeskuineko eragile arriskutsuenetarikoa bihurtzen du.
Finlandian debekatua izan eta AEBko Estatu Sailak Munduko Antolakunde Terroristen zerrendan sartu duen arren, NMRk erdi ezkutuan jarduten jarraitzen du. Haren antolakuntza-egitura sendoak eta sare sozialen erabilerak eskualdeko ultraeskuineko eragile arriskutsuenetarikoa bihurtzen du
NMRk egitura diziplinatu eta militarizatua du, eta zelula edo “kabi” lokalak ditu lan egiten duten herrialde bakoitzaren eskualdeetan. Kabi horiek askotariko jarduerak antolatzen dituzte, hala nola manifestazioak, martxak, propaganda-banaketak, entrenamendu paramilitarra eta atentatuak. Duela gutxira arte zelula guztien erantzule zentralizatua Simon Lindberg deitutako suediar beterano neonazi bat zen.
2024ko otsailean Fredik Vejdelandek hartu zion erreleboa, lehenago kanpainako gerente eta Nordfront online egunkariaren erredaktoreburu izandakoa. Gainerako zuzendaritzako kide dira gutxienez Emil Hagberg nazioarteko arduradun eta eskualdeko zelula nagusien koordinatzalea eta Pär Öberg antolakundearen markoan sortutako alderdi politikoko liderra. Suediako sukurtsalak hauteskundeetarako alderdi bat sortuko zuela iragarri zuten 2014ko urrian. Alderdiak antolakundearen “hegal parlamentarioa” ordezkatzen du, baina hauteskundeetan ez du arrakastarik lortu, eta ez du haren ekintza-lerro nagusia ordezkatzen, NMRk kutsu mugimenduzalea mantentzen baitu.
Liderrak arduratzen dira taldearen estrategia orokorra definitzeaz eta herrialde desberdinen arteko jarduera koordinatzeaz. Mugimenduaren base nagusia Suedian badago ere, NMRk presentzia du beste herrialdetan ere, “Eskandinaviar Nazio Handi” bat sortzeko bere anbizioaren parte.
Suedia: NMR aktiboen eta agerikoen den herrialdea. 200-300 kide aktibo artean dituela kalkulatzen da. Erregularki martxak antolatzen dituzte, eta beste eskandinaviar herrialde batzuekin alderatuta, jarraitzaileen oinarri handi samarra dute. Eskala handiko manifestazioak mobilizatzeko duen gaitasuna kezka iturri izan da herrialdean.
Finlandia: arestian aipatu bezala, NMR 2017an debekatu zen Finlandian, pertsona migranteen eta LGTB komunitateko kideen aurkako zenbait ekintza biolentorengatik, baina ezkutuan jarduten jarraitzen du. Kide ohi batzuek debekua saihesteko talde berriak sortu dituzte, Kohti Vapautta taldea kasu (“Askatasunerantz”). Ilegalizazioaren aurretik, sekzio honek 100-200 militante aktibo artean zituela kalkulatzen da.
Norvegia: Suedian baino gutxiago diren arren, NMRk aktibo egoten jarraitzen du Norvegian, manifestazioak antolatuz eta propaganda neonazia banatuz. Haren manifestazioek tentsioak sortu ohi dituzte kontramanifestazioekin. Finlandian baino militante gutxiago dagoela uste da.
Danimarka eta Islandia: NMRk Danimarkan eta Islandian presentzia askoz ere urriagoa du, nahiz eta zenbait propaganda-jarduera eta manifestazio txiki egin dituzten. Dena den, haren eragina askoz ere mugatuagoa da Suediarekin eta Finlandiarekin alderatuta.
Suedia
Suedia herrialde eskandinaviarretan formalki eratutako parlamentuz kanpoko gainerako eskuin muturreko mugimenduetarako jarduera fokurik indartsuena izan da.
Norvegia
Norvegian, parlamentuz kanpoko ultraeskuineko joerak Suedian baino ahulagoak izan dira, baina mehatxu esanguratsua dira oraindik.
Danimarka
Danimarkan, ultraeskuineko mugimenduak nagusiki migrazioaren aurkako politikan eta islamofobian oinarritu dira, neonazien presentzia ere badagoen arren.
Sennelsek, “Islamak eta kultura musulmanak pertsonen garapena kaltetzen eta delitu portaera areagotzen duten zenbait mekanismo dituztela” baieztatu zuen Kopenhageko psikologoak, 2015eko abenduan dimititu zuen lider moduan, eta Daniar Alderdi Popularrera aldatu zen. 2016ko urtarrilean, antolakundeak Pragako Adierazpena sinatu zuen “Europa Gotorlekua” koalizioaren parte moduan, Pegidarekin lotutako beste nazioarteko talde batzuekin batera.
2016tik aurrera, Rasmus Paludan izan zen For Frihed antolakundearen ordezkaria. Nahiz eta ez duten zuzeneko biolentzia-ekintzarik antolatzen, musulmanen aurkako biolentzia zeharka kinatzen duten adierazpen polemiko ugari sortzen dituzte. 2017an, Paludanek Stram Kurs sortu zuen, arestian aipaturiko talde eta alderdi politiko islamofobo berria.
Finlandia
Finlandiak, azkenengo urteotan, talde neonazi eta ultraeskuinekoen susperraldia jasan du, horietako batzuk jarduera biolentoetan tartean daudelarik.
Islandia
400.000 biztanle baino gutxiagoko herrialde bat denez, bizilagun dituen herrialdeekin alderatuta, Islandiak jarduera txikiagoa du eskuin muturreko mugimenduei eta neonaziei dagokienez. Hala ere, ez dago haien presentziatik erabat libre: NMRren sukurtsal txikiek eta beste mugimendu batzuek agerpen txikiak egin dituzte. Bestalde, nabarmentzekoa den gauza bakarra da Islandia Askea eskuin muturreko alderdi txikiak (Íslenska þjóðfylkingin) egindako saiakera arrakastagabea. Izan ere, parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu da, baina porrot egin du.
ARRISKU ERLATIBO OSO HANDIA
Lehen begiratuan, deskribatutako egoerak ez dirudi oso esanguratsua termino kuantitatibo absolutuetan: herrialde eskandinaviarretako eskuin muturrak, totalean, hamarnaka mila militante aktiboko kopuru zehaztugabe bat izango du. Baina hori asko da herrialde eskandinaviarrentzat, Suedia, Norvegia, Finlandia eta Danimarkaren artean 26 milioi biztanle inguru baitituzte. Alderatzeko, gogoan izan behar da Alemanian, 85 milioi inguru biztanle izanik, inteligentzia-zerbitzu federalek “eskuin muturreko” 35.000 pertsona dituztela identifikatuta gaur egun; horietatik 15.000, “bereziki biolentoak”. Zifra horiekin, Alemaniako eskuin muturra Europako arriskutsuenetakotzat jotzen da.
Beraz, nabarmentzekoa da herrialde eskandinaviarretako eskuin muturraren ekosistema politikoa hain askotarikoa, zabala eta bizia izatea demografikoki hain txikia den eta biztanleria-dentsitate hain txikia duen eskualde batean (7,72 biztanle kilometro karratuko). Gainera, azpimarratzekoa da hain muturrekoak diren talde horiek gai direla nahiko erraz milaka jarraitzaile irabazteko; eta eskuindartze prozesu sozialak, oro har, eta eskuin muturreko antolakundeen gorakadak, bereziki, jarraitzaileak arrantzatzeko espazio are handiagoa ematen diela. Hortaz, oraindik badu hazteko tartea eskuin eskandinaviar muturrenekoak. Horri guztiari gehitzen badiogu jarrera bereziki prestua duela indarkeria erabiltzeko, herrialde horietako antolakunde iraultzaile eta antifaxistak ez direla hain indartsuak eta Armadako eta Poliziako kideak Europako herrialde gehienetan baino askoz ere gutxiago direla, hainbat ondorio atera daitezke: ahalmen desegonkortzaile handia du eskuin muturrak. Laburbilduz, oso litekeena da gaur egun herrialde eskandinaviarretako eskuin muturra izatea Europako arriskutsuena, termino erlatiboetan.
Laburbilduz, oso litekeena da gaur egun herrialde eskandinaviarretako eskuin muturra izatea Europako arriskutsuena, termino erlatiboetan
1.3 Eskuin muturreko indarkeria ekintzak
Arestian aipatutakoa ondo erakusten du azken urteotan izan diren muturreko indarkeria-ekintzen kopuruak. Europako gainerako herrialdeetan nahiko ezezaguna bada ere, herrialde eskandinaviarrak muturreko arrazismo eta indarkeria xenofoboz gainezka egon dira azken urteotan. Izan ere, eskualdean gertatu diren motibazio politikoko atentatu gehienak eskuin muturrak egin ditu. Jarraian, kasurik ezagunenetako eta esanguratsuenetako zazpi aipatuko ditugu:
1. Anders Behring Breiviken atentatua (Norvegia, 2011)
Eskuin muturrak herrialde eskandinaviarretan egindako erasorik suntsitzaileena Anders Behring Breivikek egin zuen 2011ko uztailaren 22an, Norvegian. Koordinatutako bi eraso egin zituen Breivik neonazi islamofoboak, berak bakarrik:
Breivikek bere ekintzak justifikatu zituen “Europaren islamizazioaren” eta multikulturalismoaren aurkako borroka gisa, eta 1.500 orrialdeko manifestu bat utzi zuen, eskuin muturreko bere ideiak azalduz. Breivik faxistaren erasoa da Norvegian Bigarren Mundu Gerraz geroztik egin den ekintzarik hilgarriena.
Breivik faxistaren erasoa da Norvegian Bigarren Mundu Gerraz geroztik egin den ekintzarik hilgarriena
2. Jon Hronen erailketa (Suedia, 1995)
John Hron 14 urteko nerabe suediar bat zen, eta neonazi talde batek bortizki erail zuen 1995ean, Kungälven (Suedia). Aurretik, neonaziek haren eskolan egin zioten eraso Hroni, arrazakeriaren aurka zuen jarreragatik, eta erailketaren unean torturatu eta kolpatu egin zuten ihes egiten saiatzen ari zela. Jipoitu eta hil egin zuen talde neonaziak. Suedia astindu zuen kasuak, eta agerian utzi zuen neonazien indarkeriak gora egin zuela 90eko hamarkadan.
3. Eskandinaviar Erresistentzia Mugimendua bonbekin egindako erasoak (Suedia, 2016-2017)
2016 eta 2017 artean, entrenamendu paramilitarra jasoa zuten NMRko hainbat kidek lehergailu bidezko eraso batzuk egin zituzten Suedian, errefuxiatu zentroen eta ezkerreko erakundeen aurka. Gertakari aipagarrienen artean:
4. Odinen Soldaduen Biolentzia (Finlandia, 2015etik)
“Herritarrak immigranteengandik babesteko kaleko patruila” gisa aurkezten dute euren burua Odinen Soldaduek. NMR ez bezala, ez dute eskala handiko ekintza terroristarik egin, baina haren kideek “intentsitate txikiko” eraso bortitz ugaritan hartu dute parte. Immigranteen eta jatorri atzerritarreko pertsonen aurkakoak izan dira eraso horiek, Finlandiako kaleetan eta taldea hedatu den beste herrialde batzuetan eginak. Odinen Soldaduek auzoak patruilatzen dituzte, eta indarkeria fisikoari eta migratzaileen aurkako jazarpenari lotutako istiluetan parte hartu dute.
5. Philip Manshausen erasoa (Norvegia, 2019)
2019ko abuztuan, Philip Manshaus, supremazista zuri norvegiar bat, meskita baten aurkako eraso masibo bat egiten saiatu zen Bærumen, Norvegian. Inspirazio harturik eskuin muturreko beste terrorista batzuk, hala nola Christchurcheko (Zeelanda Berria) erasotzaileak eta Anders Breivikek, meskitan tiro egin zuen Manshausek, eliztarrek berehala atxilotu zuten arren. Eraso horren aurretik, Manshausek bere ahizpaorde adoptatua erail zuen, jatorriz asiarra zena. Ideologia supremazista zuria eta neonazismoa begiko zituela adierazi zuen aurrez subjektuak.
6. Ronny Landinen erailketa (Suedia, 2002)
2002an, Ronny Landin suediar gaztea erail zuen bertako neonazi talde batek Söderhamn hirian. Landin bortizki jo zuten hil arte neonaziekin izandako liskar baten ondoren. Aldi horretan Suediako neonaziek gauzatutako muturreko indarkeria kasuetako bat izan zen hura.
7. LGBTQ+ manifestazio baten aurkako erasoa Jönköpingen (Suedia, 2014)
2014an, LGBTQ+ harrotasuna aldarrikatzeko manifestazio bati eraso zioten hainbat neonazik Suediako Jönköping hirian. NMRko kide ziren erasotzaileak, eta harriak eta objektuak bota zizkieten manifestazioan parte hartzen ari zirenei, martxa sakabanatzen saiatuz. Hildako biktimarik izan ez zen arren, eskuin muturrari lotutako indarkeria homofobiko eta transfobikoaren oroigarri izan zen eraso hori eskualdean.
2. XENOFOBIA HERRIALDE ESKANDINAVIARRETAN
Ordea, herrialde eskandinaviarretan jarrera xenofoboen gorakadaren arloan izan duten aldaketa ezin da azaldu eskuin muturreko alderdi eta mugimendu politikoen esku-hartzeei bakarrik erreparatuta. Eskuin muturreko diskurtso eta ekintzetan ez ezik, eguneroko bizitzan ere agertzen da xenofobia eskualde horretan: antolatu gabeko arrazakeria-gertakarietan, diskriminazio sistemikoan, “nazio nortasunari” buruzko tentsio gero eta handiagoan, bai eta ezkerreko tradizioa duten alderdien beren barruan ere.
Beraz, hirugarren atal honetan, xenofobiak herrialde eskandinaviarretako gizarteetan izan dituen bilakaera eta errotzea errepasatuko ditugu, jarrera publikoak aztertuz eta xenofobia egitura sozial eta ekonomikoetan nola agertzen den landuz. Horrekin, frogatuko dugu arrazakeria kapitalismo eskandinaviarraren gaitz endemiko bat dela, eta ez eskuin muturraren ondare partikular bat.
2.1 Alderdi tradizionalen eskuineratzea eta lekualdatzea
Eskuin muturreko mugimenduek sortutako tentsioaren estrategiak, krisi kapitalistaren esparru orokorrarekin elkarturik, eragin sakona izan du alderdi tradizionaletan. Eragina sozialdemokraziaraino iritsi da: nahiz eta ultraeskuindarrek, zenbait auzitan duten hurbiltasun ideologiko eta sozialagatik, eragin handiagoa duten zentro-eskuineko alderdietan, faxistatzearen efektuak sozialdemokraziaren oinarria eta zuzendaritza baldintzatzea lortu du, immigrazioari eta ordena publikoari buruzko jarrera murriztaileagoak hartzera behartuz. Horrela, eskuin muturrera joandako boto emaileak berreskuratzea eta hautesle zalantzatiak mantentzea espero dute politikari sozialdemokratek.
Suedian, adibidez, immigrazioarekiko jarrera gogortu du Alderdi Sozialdemokratak, asiloari eta integrazioari buruzko lege zorrotzagoak ezarriz. 2015etik, Suediako polizia-agintaritzek erregistro bat dute kriminalitate tasa handiei eta gizarte bazterkeriari dagokienez “eremu kalteberak” (Utsatt område) identifikatzeko. 2017an, populazio-gune nagusietan “eremu kaltebera” horietako 61 zeuden dagoeneko identifikatuta, gehienak Millionprogrametaren barruan zeuden auzoetan. 1970eko hamarkadako programa horren helburua zen milioi bat etxebizitza sozial sortzea lan indarraren eskaria xurgatzeko, eskaria gero eta handiagoa baitzen herrialde osoan. Programako auzoak, Frantziako banlieues direlakoen antzera, gero eta gehiago degradatzen joan zen proletarioentzako bazterkeria-eremu bihurtuz, eta fenomeno horren ondorioz, jatorri oso desberdineko langile immigranteen masak sortu ziren.
Bestalde, Danimarkako Alderdi Sozialdemokrata nabarmena da Europan diskurtso xenofoboa integratzeari dagokionez. Eskuin muturreko Alderdi Popularra gelditzeko ahaleginean, Meloni, Le Pen eta Europako gainerako alderdi ultraeskuindarren immigrazio politika homologo bat hartu du Danimarkako sozialdemokraziak. Eta arrakasta lortu du hauteskundeetan. Migrazio politika zorrotzago horien barruan sartzen da, besteak beste, “asilo eskaerak prozesatzeko” helburuz asilo eskatzaileak Europatik kanpoko herrialdeetara kanporatzeko egin duten proposamena. Danimarkako Alderdi Popularrak aurrez proposatzen zuen neurri hori. Eta, hori gutxi balitz bezala , Danimarkako sozialdemokratek arraza-kuota zentzugabe batzuk ere ezarri dituzte auzoetan “Mendebaldekoak ez diren bizilagunen gehieneko kuotak %30ekoak” izatea zehaztu dute.
Eta, hori gutxi balitz bezala , Danimarkako sozialdemokratek arraza-kuota zentzugabe batzuk ere ezarri dituzte auzoetan “Mendebaldekoak ez diren bizilagunen gehieneko kuotak %30ekoak” izatea zehaztu dute
Era desberdinetan eta erresistentzia-maila ezberdinekin, eskuin muturraren programa sozialdemokraziara barneratzen da krisi garaian: lehenik eta behin eskuin muturrak inposatzen dituen esparru eta gaiak hartzen dituzte sozialdemokratek beren diskurtsoan, eta proposamen politiko zehatz batzuk ekartzen ditu horrek. Immigrazioari eta segurtasunari buruzko paranoia soziala handitzen den lekuetan, ezker erreformista osatzen duen elektoralismoak programa erreakzionarioa integratzera bultzatzen ditu alderdi horiek, modu partzialean izan edo osorik izan. Lehen esaten zen “ezkerrari eman behar zaio botoa, ultraeskuinak irabaz ez dezan eta immigranteei eraso ez diezaien”, baina orain, bestelako gauza batzuk entzuten hasi dira pixkanaka: “Ultraeskuinak hizpide dituen gaiei buruz hitz egin behar da, eta ultraeskuinak hartu nahi dituen neurri batzuk hartu behar dira, ultraeskuinak irabaz ez dezan”. Paradoxikoki, “ez diote ultraeskuinari gobernatzen utzi nahi”, baina gobernu-programa inposatzen uzten diote. Sozialdemokratek, liberalek eta kontserbadoreek “beren ideiak” saltzen dituzte, baina beren besaulkiei eusten diete.
Paradoxikoki, “ez diote ultraeskuinari gobernatzen utzi nahi”, baina gobernu-programa inposatzen uzten diote. Sozialdemokratek, liberalek eta kontserbadoreek “beren ideiak” saltzen dituzte, baina beren besaulkiei eusten diete
2.2 Immigranteekiko jarrerak
Immigrazioaren hazkundea, batez ere gatazkan dauden herrialdeetatik datozen errefuxiatuei dagokioenez (hala nola Siria, Afganistan eta Somaliatik iritsitakoak), inflexio-puntu bat izan da herrialde eskandinaviarretan immigranteen inguruan dagoen pertzepzio publikoan. Azterlan eta inkesta berri batzuen arabera, nahiz eta egon badagoen balio humanitarioekiko nolabaiteko konpromisoa, gero eta biztanle gehiago hasi dira immigrazioa “mehatxutzat” hartzen.
Suedian, immigranteekiko jarrerak nabarmen aldatu dira. Pew Research Center eta SOM Institute erakundeek egindako inkestek erakusten dutenez, immigranteen kopurua “gehiegizkoa” dela uste duten suediarren ehunekoa nabarmen igo da azken urteetan, bereziki 2015eko errefuxiatuen krisiaren ondoren.
Danimarkan, immigrazioaren gaiak are gehiago polarizatu du gizartea. Diskurtso publikoan nagusitu den ideia ondokoa da: immigranteak ez direla “behar bezala integratzen Danimarkako kulturan”, eta “zama bat” direla “ongizate-estatuarentzat”. Horrek politika murriztaile batzuk ekarri ditu, hala nola Bitxien Legea, errefuxiatuen ondasunak konfiskatzea ahalbidetzen diena agintaritzei, herrialdean egiten duten egonaldia finantzatzeko.
Norvegiak eta Finlandiak antzeko bilakaera izan dute, eta gero eta herritar gehiago daude “kezkatuta immigrazioaren eragin kultural eta ekonomikoagatik”. Europako beste eskualde batzuekin aldean integrazioa handiagoa badute ere, tentsioak areagotu egin dira, batez ere biztanleria immigrantea nabarmenagoa den hiriguneetan.
2.3 Diskriminazio sistemikoa
Herrialde eskandinaviarrek harro adierazten duten arren berdintasun sozial handia dutela, oso bestelakoa da immigrante askoren eta haien ondorengoen errealitatea. Diskriminazio sistemikoak eguneroko bizitzako hainbat alderdiri eragiten die, besteak beste, enplegua, etxebizitza eta hezkuntza lortzeari. “Integrazioa sustatzeko” politikek propagandatik gehiago dute eraginkortasunetik baino; izan ere, immigranteek eta gutxiengo etnikoek egiturazko oztopoei egin behar diete aurre, eta aukerak izatea mugatzen die horrek.
Lan-merkatuan, adibidez, Europakoak ez diren herrialdeetatik datozenek askoz ere langabezia-tasa handiagoak dituzte bertako herritarrek baino. Kualifikazio handiko immigranteek ere zailtasunak izaten dituzte beren jakintzekin bat datozen lanak egiteko, askotan, kontratazio-prozesuetan inplizituki diskriminatzen dituztelako. Norvegiako Gizarte Ikerketako Institutuak egindako ikerketa baten arabera, atzerriko izenak dituzten eskatzaileek aukera gutxiago dute elkarrizketa baterako deituak izateko izen norvegiarrak dituztenek baino, nahiz eta kualifikazio berdina izan.
Norvegiako Gizarte Ikerketako Institutuak egindako ikerketa baten arabera, atzerriko izenak dituzten eskatzaileek aukera gutxiago dute elkarrizketa baterako deituak izateko izen norvegiarrak dituztenek baino, nahiz eta kualifikazio berdina izan
Suedian, atzerritar jatorriko komunitateentzat ere erronka bat da etxebizitza eskuratzea. Immigrante asko dauden hiriguneetan desinbertsioa egiten da askotan, eta eremu horietako biztanleek kalitatezko zerbitzuetarako sarbide txikiagoa dute. Horren ondorioz, gune etnikoak sortu dira, eta, kasu batzuetan, baita segregazio sozial handiagoa ere. Horrek bazterketa-zikloa betikotzen du.
Hezkuntza-sisteman ere islatzen da hori; izan ere, familia immigranteetako haurrek bertako kideek baino emaitza txarragoak lortzen dituzte, eta eskola-uzteari lotutako tasa handiagoak dituzte. Horrek abiapuntu kaltegarriago batean uzten ditu lan-merkatuari begira, eta horrek, aldi berean, elikatu egiten ditu bazterketa soziala eta lanaren banaketa arraziala.
3. ESTATU-AUTORITARISMO GORAKORRA HERRIALDE ESKANDINAVIARRETAN
Herrialde eskandinaviarretan gero eta autoritarismo handiagoa egotea zuzenean dago lotuta xenofobiaren eta eskuineko populismoaren hedapenari. Jada aipatu ditugu demokrazia burgesek beren lege nagusietan aldarrikatzen dituzten eskubide zibilak eta aniztasun politikoa higatzen dituzten neurri batzuk. Baina askoz ere gehiago dira izatez, eta guztiak justifikatzen dituzte “immigrazioarekiko beldurra, terrorismoa eta ezegonkortasun soziala” argudiatuta.
3.1 Legeria murriztailea eta kontrol sozialeko neurriak
Suediak nabarmen gogortu zituen migrazio-politikak 2015eko errefuxiatuen krisiaren ondoren. Mugako kontrol zorrotzagoak eta familia bateratzeko murrizketak ezarri zituzten, eta immigranteen eta asilo-eskatzaileen eskubideak mugatu zituen horrek. Ordena sozialari eusteko eta ongizate-sistemaren “gainkarga” saihesteko beharrezko neurri gisa aurkeztu dituzte politika horiek.
Norvegiak eta Finlandiak antzeko bide bati jarraitu diote, deportazioak errazteko eta herritartasuna lortzeko baldintzak gogortzeko legeak ezarri baitituzte. Nahiz eta “segurtasun nazionalaren” atzean ezkutatu, helburu batzuekin daude diseinatuta legedi horiek: immigranteei disuasio-mezuak bidaltzea eta politika murriztaileagoak babesten dituzten biztanleen sektore zabalak baretzea.
Suedian, segurtasun-zerbitzuek areagotu egin dute meskiten eta komunitate musulmanen kontrola. Agintaritzek neurri horiek “prebentziozkotzat” jotzen dituzten arren, susmo- eta marjinazio-giro bat sortu dute immigrante komunitateekiko. Kontrol horrek, komunitate migratzaileek estatuarekiko duten mesfidantza sustatzeaz gain, erresumina eta erradikalizazioa ere elika ditzake.
Norvegiak eta Danimarkak kontrol-sistema intrusiboagoak ezarri dituzte, hala nola datu-bilketa masiboa eta online monitorizazioa. Gizabanako susmagarriak ez ezik, herritar arruntak ere barne hartzen dituzte sistema horiek. Balizko “eraso terroristen” beldurrak bultzatuta, pribatutasunerako eskubidea higatzen laguntzen dute, baita estatuak eguneroko bizitzan duen kontrolaren sentsazioa areagotzen ere.
3.2 Disidentziaren kontrako errepresioa eta elkartasunaren kriminalizazioa
Herrialde eskandinaviarretan gailentzen ari den autoritarismoaren beste alderdi bat da gero eta handiagoa dela disidentzia politikoaren kontrako errepresioa eta immigranteekiko elkartasun-jardueren kriminalizazioa. Hainbat naziotan, errefuxiatuei eta immigranteen komunitateei laguntza aktiboa ematen dieten herritarrak beldurtu dituzte, eta, kasu batzuetan, epaitu.
Danimarkan, adibidez, errefuxiatuei herrialdera sartzen lagundu dieten edo asilo-eskatzaileei babesa eskaini dieten aktibistak migrazio-legeak urratzeaz akusatu dituzte. Elkartasunaren kriminalizazio horren helburua da estatuaren migrazio-politika murriztaileei aurre egiten dieten jardueretan parte hartzeko asmoa kentzea bertako langileei.
Finlandian, kazetariei eta aktibistei ere eragin die errepresioak, pertsona migranteen eskubideen aurkako gehiegikeriak salatzen baitituzte. Duela gutxiko zenbait kasuk erakutsi dute gobernuak prest daudela legezko tresnak erabiltzeko kritikak isilarazteko, eta horrek zalantza handiak sortzen ditu herrialde horietako adierazpen-askatasunaren egoerari dagokionez.
HEMEN ARGITARATUA