ARTEKA / Faxismoa
NATO: uniforme nazien garbitegia
Gerra Hotzaren hastapenetan, Ipar Atlantikoko Aliantza (NATO) ez zen bakarrik komunismoaren aurkako gotorleku militar soil izateko eraiki; antzinako hierarka nazien errehabilitazio-sare sofistikatu izateko ere eraiki zen, adar operatibo benetan makurrekin.
NATO: uniforme nazien garbitegia

Gerra Hotzaren hastapenetan, Ipar Atlantikoko Aliantza (NATO) ez zen bakarrik komunismoaren aurkako gotorleku militar soil izateko eraiki; antzinako hierarka nazien errehabilitazio-sare sofistikatu izateko ere eraiki zen, adar operatibo benetan makurrekin.

1945aren ondoren, Estatu Batuek eta beren Mendebaldeko aliatuek SESBen eta nazioarteko komunismoaren aurkako borroka lehentasunezko helburu estrategikotzat finkatu zuten eta, horretarako, Hirugarren Reicheko inteligentzia-egiturak eta aginte militarrak sortu berria zen NATOn integratu zituzten. Hala, “desnazifikazio” famatuak gustu txarreko broma dirudi, eta haren alboan txikikeria dirudite Espainiako Trantsizioarekin egindako konparazio demokratiko-liberal okerrek, zeinek Estatu frankistaren aparatuaren jarraipena Espainiako berezitasun gisa aurkezten duten, Alemania eta Italia “arazketa antifaxistaren adibide on” gisa aurkeztu bitartean. Errealitatetik urrunago ezin: uniforme nazien benetako garbitegi industrial batek ahalbidetu zuen gerra-
krimenetan inplikatutako ofizialak akusatuen aulkitik libratu eta goi mailako agintari atlantikoen bulegoetan esertzea, komunismoaren eta Europako herritarren aurkako egundoko kanpaina terroristak aginduz Gerra Hotzean.

Sobietarren aurkako nazien inteligentziaren buru izandako pertsona enblematikoak izan ziren Reinhard Gehlen naziaren izena zeraman Gehlen Erakundearen gidari –Alemaniako inteligentzia zerbitzuaren (BND) aitzindaria–, bai eta NATOren Stay Behind sare ilunen gidari ere, zeinek CIAren finantzaketa jaso baitzuten sabotajeak eta atentatu klandestinoak egiteko. SESBen aurka egindako Bizargorri inbasioan Hitlerren Estatu Nagusiko operazioen buru batek NATOko Batzorde Militarreko presidente izanez jarri zion goia bere ibilbideari 1961 eta 1964 artean. Erwin Rommel jeneral naziaren eskuineko eskua izan zena Lurreko Indar Aliatuen buru izan zen Erdialdeko Europan. Zerrenda luze bateko hiru pertsonaia nabarmen baino ez dira, eta oraindik itzal asko daude argitzeko.

TESTUINGURU HISTORIKOA

Bigarren Mundu Gerra 1945eko maiatzean amaitu zen Europan, langileek eta nekazariek osatutako Armada Gorriaren tropak Berlinen garaipena ospatuz sartu zirenean, SESBeko bandera Reichstag-aren gainean zabalduta eta agintari nazi handienak beren bunkerretan beren buruaz beste egiten, ehunka mila alemaniar galtzera kondenatutako borroka batean eustera jaurtitzen zituzten bitartean. Hala ere, kapitulu horren itxierak Gerra Hotza definituko zuen paradoxa ekarri zuen: Nurenbergen hierarka nazi batzuk kameren aurrean prozesatzen zituzten bitartean, Washingtonek eta Mendebaldeko bere aliatuek Hirugarren Reicheko ehunka ofizial eta zientzialari bildu zituzten isilean beren inteligentzia zerbitzuetarako, armadetarako eta berrikuntza militarreko proiektuetarako. “Kontraesan” hori ez zen halabeharrezkoa izan, “desnazifikazioaren” gainetik une oro nagusitu zen oinarri antikomunista partekatuaren emaitza zuzena baizik. Guztiek zuten lekua handik aurrera abiatuko zen nazioarteko gerra antikomunistan.

Guztiek zuten lekua handik aurrera abiatuko zen nazioarteko gerra antikomunistan

Paperclip operazioa: lehenengo zuriketa sistematikoa

Hitlerrek kaskezurra lehertu baino aste batzuk lehenago, Berlineko hil ala biziko batailan, AEBko Inteligentzia Helburuen Agentzia Bateratu (JIOA) sortu berriak gidatutako taldeak laborategi eta ikerketa zentro naziak arakatzen hasiak ziren, zientzialariak eta ingeniariak harrapatzeko. 1945eko uztailean Overcastoperazioaizena jarri zioten programa horri, eta urte bereko azaroan berrizendatu: Paperclip operazioa. Nazien koadro teknikoak era masiboan birziklatzeko lehen mekanismoa izan zen. 1945 eta 1955 artean, gizakiak imajina ditzakeen gehiegikeria handienen egile izandako 1.600 zientzialari alemaniar baino gehiago, beren familiekin batera, “aukeren lurraldera” eraman zituzten ezkutuan; eta nolako aukerak eduki zituzten, gainera! Gaizkiaren espezialista horien espedienteek artxiboak sailkatzen zituen metalezko klip bat zuten, eta objektu hori inspirazio iturri izan zen operazioa bataiatzeko. “Aingeru hiltzaile” horietako askok gerra krimenak egin izana egozten zieten erregistroak zituztenez, estatubatuarrek beren joko bikoitzerako baliatu zituzten: aurrekariak faltsutu zituzten, lehendik emandako kondena-epaiak ezabatu, eta nazien gerra-proiektuetan, esklabu-lanetan edo esperimentu makabroetan parte hartu izanaren frogak desagerrarazi. Hala, gizakiekin esperimentatu zuen edozein zientzialari sadiko nazik lor zezakeen etorkizun handiko karrera bat AEBn, eta historial garbiarekin, gainera, nagusi berriekin ondo portatuz gero. Zerbitzu Estrategikoen Bulegoa (OSS, 1947an sortutako CIAren aitzindaria) arduratzen zen uniformeak garbitegira eramateaz. Berehalako arrazoia argia zen: Gerra Hotzarekin hasitako lasterketan, hegemonia teknologiko eta militarra lortzeko lasterketa horretan, nazien ezagutza zientifiko eta militar zabala sobietarren eskuetan ez erortzea.

Gehlen Erakundea: inteligentzia nazia, aliatu bihurtua

Paperclip operazioak zientzialariak errekrutatzeko balio izan bazuen, Gehlen Erakundea (Gehlen Org) nazien koadro militar eta polizialak erabili zituen inteligentzia eta espioitza egitura izan zen; izan ere, koadro horiek ez zuten jazarpenik jasan, baizik eta Mendebaldeko inteligentziako azpiegituran integratu ziren eta nominan jarri zituzten. Mendebalde kapitalistak Sobietar Batasunaren aurkako gerra libratzeko behar zituen esperientzia eta kontaktu aproposak ziren.

NATO ez zen mugatu aparatu naziko buruzagi VIPak "fitxatzera", baizik eta Europan sortu zituen egitura militarrak eta inteligentziakoak zuzenean Hirugarren Reichetik zetozen; izena aldatu besterik ez zuten egin

1946ko apirilaren 1ean sortu zen Gehlen Erakundea, estatubatuarrek okupatutako Alemaniako aldean, eta Reinhard Gehlen izan zen erakunde horren buru, Wehrmacht-eko jeneral nagusia eta Fremde Heere Ost-eko (Ekialdeko Fronteari buruzko Alemaniako Inteligentzia Militarreko Saila) buruzagi ohia. Gehlen berehala harrapatu zuten estatubatuarrek 1945eko maiatzean, eta, agente antikomunista gisa zuen potentziala aitortuta, aske utzi eta sare horren buru jarri zuten.

Gehlen Erakundea ez zen inteligentzia zerbitzu hutsa izan, SESBen aurkako espioitza-sare nazien luzapen organikoa baizik, AEBren banderapean orain. Oberursel-etik (1946) eta ondoren Pullach-etik jarduten zuen, Washingtonek zuzenean gainbegiratuta. 1956ra arte eutsi zion forma horri, ofizialki Mendebaldeko Alemaniako Gobernura lekualdatu eta Bundesnachrichtendienst (BND-Inteligentzia Zerbitzu Federala) bihurtu zen arte. Gehlen naziak erakundeko gidari izaten jarraitu zuen.

Hasieran, egiturak eremuan bertan aritzen ziren 4.000 agente eta 400 goi mailako ofizial inguru bereganatu zituela kalkulatzen da —horietako asko SS, Gestapo, SD (Reicheko Segurtasun Zerbitzua) eta Wehrmachteko (nazien armada) kide ohiak—. Guztiek zituzten ardura politiko eta materialak zabal dokumentatutako krimen genozidetan. Horrek erakusten du NATO ez zela mugatu aparatu naziko buruzagi VIPak “fitxatzera”, baizik eta Europan sortu zituen egitura militarrak eta inteligentziakoak zuzenean Hirugarren Reichetik zetozela; izena aldatu besterik ez zuten egin.

NATO, antikomunismo naziaren legeztatzaile

NATO ofizialki 1949ko apirilaren 4an sortu zenean, Aliantza ez zen izan bere diskurtso ofizialean aldarrikatzen zuen “defentsarako koalizio demokratiko”, baizik eta Estatu Batuek gidatutako proiektu esplizituki antikomunista. Izan ere, hasierako erabaki instituzionalek NATOren barnean faxismoarekiko jarraitutasun ideologiko hori erakusten dute: Espainia frankista hasiera batean NATOn sartu ez bazen ere, lehen mailako bazkide estrategiko bihurtu zen gerora, eta Portugal, Salazarren diktadura faxistaren pean, kide sortzaileetako bat izan zen. Grezia ere Aliantzaren parte izan zen 1967 eta 1973 artean, Koronelen diktadura faxistan zehar. Gertaera historiko horiek erabat gezurtatzen dute NATO “totalitarismoaren aurkako demokrazien arteko aliantza” bat zela. Sobietar Batasunaren eta nazioarteko komunismoaren aurkako potentzia kapitalisten blokea zen, “demokratiko-liberalek” zein faxistek osatutakoa. Gainera, gogoratu behar da aliantza hori izan zela, hain zuzen ere, Francisco Francoren diktadura faxista bizirik mantentzea ahalbidetu zuena.

NATOren sorrera estrategikoki bat etorri zen CIA (1947) antolakunde terrorista operazio klandestinoak gauzatzeko adar armatu gisa finkatzearekin. Agentziak, Hollywoodeko fikzio ideologikoko laborategian guztiz erromantizatua eta zuritua izan denak, harreman estua izan zuen Gehlen Erakundearekin, zeina CIAren erdialdeko Europako aktibo operatibo nagusietako bat bihurtu baitzen. Izan ere, lotura hori organikoa izan zen: bi erakundeek helburu bera zuten –SESBi mugak jartzea−, bai eta birziklatutako aginte-koadro nazi berberak ere: SSko azabatxe-
beltz koloredun uniformeekin sartu, eta Alemaniako Errepublika Federaleko kolore grisarekin ateratzen ziren.

Mendebaldeko Alemania 1955ean formalki NATOra batu zenean, nazien jeneral izandakoak ez zituzten epaitu, eta, gainera, aginte-postu gorenetara igo zituzten. Hori da gaur egun ezagutzen dugun Alemaniako Errepublika Federalaren atzean ezkutatzen den oinarri historiko eta politiko genozida ustela

Antikomunismoa aliantza estrategiko demokratiko-faxista horiek gidatu zituen iparrorratza izan zen, edozein kontsiderazio “etiko” edo “legal” baino gehiago, eta historikoki berriro ere agerian geratu zen “demokrazia” beti dela kapitalismoa babesteko instrumentua, sekula ez bere baitako helburu bat. Gainera, berriz ere frogatuta geratu zen antikomunismoa faxismoaren aliatu izan zitekeela, edo faxismoa bere horretan.

Aurretik, naziek berealdiko baliabideak erabili zituzten -gehienak, izatez- Sobietar Batasunari aurre egiteko; Ekialdeko Europako haien inteligentzia zerbitzuak, operazio berezietako ofizialak, armadak eta sareak Mendebaldekoak baino askoz sendoagoak ziren, non ez baitzieten estatubatuarrei eta britainiarrei aurre egin sobietarrei bezain era basatian. Aparatu hori zen, hain zuzen, Washingtonek komunismoaren aurkako gerrarako behar zuena.

Garbi geratu da, beraz, NATOk ez zuela faxismoarekiko inolako hausturarik ekarri, baizik eta modu kalkulatuan integratu zuela arkitektura inperial anglo-amerikarrak gidatutako nazioarteko ordena berrian. Mendebaldeko Alemania 1955ean formalki NATOra batu zenean, nazien jeneral izandakoak ez zituzten epaitu, eta, gainera, aginte-postu gorenetara igo zituzten. Hori da gaur egun ezagutzen dugun Alemaniako Errepublika Federalaren atzean ezkutatzen den oinarri historiko eta politiko genozida ustela, holokaustoaren biktimen monumentuen eta negar planten atzean bere benetako aurpegia ezkutatzen duen estatu kriptonazia.

FIGURA NAGUSIAK: JENERAL NAZI IZATETIK NATO-KO AGINTARI “DEMOKRATIKO” IZATERA

“Batzuk frankista oheratu ziren eta demokrata esnatu”, dio ironia zorrotzez Espainiako Estatuko “Trantsizioari” buruzko herri jakinduriak. Europan eta NATOn ere antzeko zerbait gertatu zen: yankiek nazien egiturak bereganatu ondoren, Hirugarren Reicheko goi mailako ofizialak ez ziren “laguntzaile periferiko” hutsak izan, zuzenean NATOko lidergora igo zituzten; horrek agerian uzten du zenbaterainokoa izan zen faxismoaren “zuriketa” hori. Erdi mailako milaka koadro nazien historia kriminala Washingtongo bulegoren bateko zakarrontzira bota zuten zuzenean, baina buru kondekoratu batzuen iragana ezin izan zen hain erraz ezabatu, oso maila altukoak izateagatik. Hala ere, ez zen eragozpena izan kriminal horiek, beren gaiztakerietatik sekula bereizi ez eta horiengatik ordaindu ez zutenak, komunismoaren aurkako gerrarako makinerian postu garrantzitsuenetan zerbitzatzeko, eta imajina dezakegu nortzuk izango ziren beren agindupeko konfiantzazko gizonak. Hona hemen lotsagabekeria neonazi atlantistaren hiru adibide nabarmenenak:

Reinhard Gehlen: Wehrmachteko jenerala eta Fremde Heere Ost-eko (FHO), Armada Gorriaren aurkako espioitzan espezializatutako inteligentzia militar naziaren zerbitzuko, burua. 1945ean atzeman zuten estatubatuarrek, eta sobietarren aurkako zerbitzuak eskaini zizkien bahitzaileei. Gehlen Erakundea sortu zuen 1946an, Abwehr, SD eta Gestapoko agente ohi naziekin. Sareari Alemaniako BND izena jarri zioten 1956an, eta Gehlen bera izan zuen buru 1968ra arte.

Adolf Heusinger: Hitlerren Estatu Nagusi Orokorreko operazio saileko burua eta jenerala 1940tik aurrera, modu aktiboan parte hartu zuen Bizargorri Operazioaren plangintzan (SESBen inbasioa 1941ean) eta 1944ko uztailaren 20an Hitlerren aurkako erasoan zauritu zuten. Desnazifikazio osoa saihestu zuen eta Bundeswehr-en postuz igo, Mendebaldeko Alemaniako Indar Armatuen inspektore nagusi izatera iritsi arte (1957-1961). NATOko Batzorde Militarreko presidente izaten amaitu zuen bere ibilbide “demokratikoa”(1961-1964), Aliantzaren organo militar gorenean, alegia.

Hans Speidel: Erwin Rommel mariskalaren koronela eta Estatu Nagusiko burua Mendebaldeko frontean (1944), operazio garrantzitsuen planifikazioari dagokionez historia nazi ukigabearekin. Gerra ostean, Bundeswehren sartu zen jeneral gisa eta NATOko Europa Erdialdeko Lurreko Indar Aliatuen (AFCENT) komandante goren izendatu zuten 1957an, sobietarren balizko aurrerapen posibleen aurkako defentsa estrategikoak gainbegiratzeko ardurarekin.

NATOren soldatapean, Mussoliniren Salòko  Errepublikako beteranoek, neofaxistek eta CIAk finantzatutako mafiosoek “tentsioaren estrategia” exekutatu zuten itzalpetik:  ezkerrari egotzitako bandera faltsuko atentatuak, hala nola Piazza Fontanako sarraskia edo Boloniako geltokiko bonba

STAY BEHIND ISILPEKO SAREAK: GLADIOREN EZPATA EUROPAR LANGILE KLASEAREN GAINEAN

Gerrako krimenak ez ziren iraganeko kontuak izan hiltzaile talde horrentzat. NATOko uniforme nazien garbitegia Stay Behind izeneko sare klandestinoak borobildu zuen, Gladio operazioa izenez ezagutzen direnak. Gladio, izatez, kontinenteko egitura sekretu horren adar italiarra izan zen, eta atentatu odoltsuak gauzatu zituten, bereziki basatiak eta inor bereizi gabe egindakoak Alderdi Komunistak indar handiena zuen Europako herrialdean. Ondorengo hainbat ikerketa eragin zituen horrek.

Aparatu klandestino horiek CIAren, MI6 britainiarraren eta gainerako zerbitzu aliatuen zuzendaritzapean jardun zuten 1940ko hamarkadaren amaieratik, teorian, “balizko inbasio sobietar baten ondoren” jarduteko. Hala ere, helburua alderdi komunistak boterera iristea saihestea izan zen. Horretarako, milizia sekretuak erabili zituzten, NATOko Batzorde Klandestino Aliatuak (ACC) koordinatuta, eta naziak eta faxistak errekrutatu zituzten Mendebaldeko Europa osoan, bai eta gordailu ezkutuetako nahi beste lehergailu, arma eta munizio eman ere, sabotajeak eta hilketak egiteko, komunismoaren aurkako gerra ez konbentzional baten baitan.

Italian, Mussoliniren Salòko Errepublikako beteranoek, neofaxistek eta CIAk finantzatutako mafiosoek osatu zuten Gladioren nukleoa. NATOren soldatapeko agente horiek “tentsioaren estrategia” exekutatu zuten itzalpetik: ezkerrari egotzitako bandera faltsuko atentatuak, hala nola Piazza Fontanako sarraskia (1969, 17 hildako) edo Boloniako geltokiko bonba (1980, 85 hildako). Renzo Rocca Italiako inteligentzia zerbitzuetako koronelaren (SISMI) agindupean sortu zen Gladio, eta gutxienez 622 agente aktibo zituen, 14 entrenamendu zentro (Sardinian base nagusi bat barne) eta ondoren atzemandako 139 arma biltegi klandestino. Hala ere, egiaz askoz gehiago zirela susmatzen da, 667ra iristen ziren zenbakiekin erregistratuta baitzeuden batzuk. Gerra zikinaren makina erraldoi hori Italian izandako estatu kolpe saiakerei ere lotuta egon zen, baita ondorengo indarkeria faxista armatuen agerraldiei eta lekukoen desagerpenari ere; izan ere, “komunisten aurka etxean” lehenbailehen ekiteko presaka zebiltzan pistoladun batzuek bazekiten non zeuden armategiak Stay Behind sareak desegin ondoren. Zenbait ikerketa independentek gerora dokumentatu dituzte gertakari horiek.

Italian sare horren existentziaren lehen zantzu publikoa Brigada Gorriek (BR) Aldo Moro buruzagi demokristaua harrapatu eta exekutatu zutenean atera zen argitara. 1978ko martxoaren 18tik maiatzaren 9ra arteko komunikatuetan, erakunde komunista armatuak Gladioren existentzia salatu zuen: SISMIren etxebizitza franko batean sabotaje antikomunistetarako “NATO/CIA egitura sekretu bat” zehazten zuen dokumentazioa aurkitu zutela adierazi zuten. Agenteen izenak eta Stay Behind sareei egindako erreferentziak barne hartzen zituen, baina brigadistek dokumentuen zati bat galdu zuten poliziaren sarekadetan eta ez zituzten serio hartu. Kristau Demokraziako (DC) buruzagiek uko egin zioten Aldo Moro askatzeko Brigada Gorriekin negoziatzeari eta, Morok bere burua abandonaturik ikusi zuenean, sare ezkutu horien existentzia onartu zien bahitzaileei. Via Montalcini-n (Erroma) preso hartu zutenean eskuz idatzitako gutunetan, martxoaren 30ean Francesco Cossiga barne-ministroari bidalitako gutunean adibidez, PCIri irekiera politika saboteatzen zuten “ezkutuko indarrak” aipatu zituen, tartean CIAk eta NATOk finantzatutako egitura paramilitarrak. 80 gutun baino gehiago idatzi zituen (hasieran herena baino ez zen argitaratu), eta bertan aitortu zuen “inbasio komunistei aurre egiteko” Gladio armada sekretua ezagutzen zuela, hau da, estatu-terrorismoa gauzatzeko armada. Brigada Gorriak Italiako gizartearen aurrean egia azaltzen saiatu ziren aktiboki, eta Morok Andreottiren Gobernua zuzenean seinalatzen zuen testuek zatiak argitaratu zituzten. Maiatzaren 9ko bere exekuzioak aitortzak estali zituen, garai hartan “preso baten eldarnioak” zirela interpretatuta.

Hala ere, Felice Casson epaileak 1984an Peteanoko sarraskia (1972) ikertu zuenean, hasiera batean ezkertiarrei leporatutakoa, argi geratu zen Brigada Gorriak eta Moro zuzen zeudela: Palazzo Braschin (SISMIren jabetzakoa) Gladio NATOren eta CIAren armada sekretua zela baieztatzen zuten artxiboak aurkitu zituzten, pistoladun faxistek osatutako armada, horien artean Stefano Delle Chiaie ezaguna zegoelarik. 1990ean, epailearen presioaren eta Gerra Hotzaren amaieraren aurrean, urriaren 24an Giulio Andreotti lehen ministroak Gladio existitzen zela onartu zuen Parlamentuaren aurrean: “Gladio sobietarren inbasioari aurre egiteko informazio eta erantzun egitura bat izan zen, baina barne terrorismorako desbideratu zen”. Horrek ikerketa parlamentarioak eragin zituen Italian, Belgikan eta Suitzan, baita Europako Parlamentuaren “kondena” ebazpena ere (1990/11/22), ondorio praktikorik izan ez zuena. Ofizialki onartu zen Boloniako sarraskiaren atzean −dozenaka italiar errugabe hil zituzten nahita− NAReko neofaxistak zeudela, Gladiok babestuta. SISMIko agenteei, tartean Pietro Musumeci, kasuari buruzko informazioa ez ematea leporatu zieten, baina ez zitzaien zigorrik ezarri.

Alemanian, aparatu federalak Albert Schnez errekrutatu zuen, Waffen-SS ohia eta Hitlerren Indar Berezietako ofiziala. Berak sortu zuen 1953an Bund Deutscher Jugend (BDJ), NATOren aterkipean eraso terroristak entrenatzen zituen 6.000 gizoneko milizia antikomunista. Europa ekialdeko herri demokrazia berrien aurka zuzendutako “intentsitate baxuko” eraso iraunkor horiek SESB eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa Euste Horma Antifaxista eraikitzera bultzatuko zituzten, Berlingo Harresia izenarekin ezagunagoa. Sare horiek zuzenean lotzen zituzten Gehlen/BND Erakundea eta Stay Behind operazioak, eta “barne-erresistentziako” planetarako SESBen gaineko nazien inteligentzia partekatzen zuten.

Tentsioaren estrategiak −Frantzian, Belgikan eta beste herrialde batzuetan nazien kolaboratzaile ohiekin eskala txikiagoan errepikatu zena− Europako panorama politikoa moldatu zuen, gobernuak ezegonkortu eta erakunde komunistak jomugan jarri, “mehatxu terroristaren” aitzakiapean estatuaren autoritarismoa justifikatzeko aitzakia bihurtuta, eurek artifizialki sortutako “mehatxua”, alegia.

Espainiako santutegia

NATOko garbitegi eta infanteria naziak ez zuen soilik Mendebaldeko Alemanian eta Italian jardun. Espainiako Estatuak—nahiz eta ofizialki ez zen Aliantzako kide izan 1982ra arte— oso paper berezia jokatu zuen. Aski ezaguna da Espainia frankista Europako santutegi nagusi izan zela ihesi zihoazen hierarka nazientzat. Francok eta bere erregimen kriminalak orkestratutako estatu mailako babes egitura horrek aterpe politikoa ematen zien, babesa eta lankidetza eskaintzen zien NATOren Stay Behind sareei eta estradizio eskakizun aliatu apurrak ere saihestea lortzen zuen. Horrela, 1945etik aurrera, Espainiako Estatua kriminal nazientzako Europako babesleku handiena bihurtu zen, eta 1947rako 40.000 “erbesteratu alemaniar” inguru bizi ziren bertan, horietako asko goi mailakoak.

Espainiako Estatua ez zen soilik izan arratoi naziek erretiroa hartzeko estolda perfektua; aitzitik, benetako erretagoardia gisa funtzionatu zuen Espainiako "Stay Behind" operatiboentzat

Erregimen frankistak, formalki aliatuekin lerrokatu gabe baina Gerra Hotzean zilegitasuna irabazteko irrikaz, sistematikoki baztertu zituen eskatutako estradizioak. Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DGS), Camilo Alonso Vega eta Tomas Garicano ministroen agindupean, nortasun agiri faltsuak, pisu frankoak eta pasaporteak ematen zituen: León Degrelle nazi belgikarrak nazionalitate espainiarra lortu zuen 1955ean “Jose Leon Ramirez Reina” izenarekin; Otto Skorzeny, Mussoliniren salbatzailea, Madrilen bizi izan zen 1950etik 1975era arte baimen ofizialarekin. Beste batzuek, hala nola Ante Pavelićek (Kroaziako ustaša), Karl Bömelburgek (Gestapoko buruzagia Frantzian) eta Paul Staufferrek, Madrilgo Eduardo Aunós espetxe ospitalea erabili zuten aldi baterako ezkutaleku gisa, Narciso Perales eta Clara Stauffer falangistek aholkatuta, eta Serrano Súñer eta Franco bera ere jakinaren gainean zeudela.

Sarea ez zen inprobisatua: “arratoien bideak” Pirinioetatik bideratzen zituen naziak Brigada Politiko-Sozialaren babesarekin −1940 eta 41 bitartean Gestaporekin izandako kolaborazioen oinordekoa, non Melitón Manzanasen mailako figurek euren “praktikak” egin zituzten−. Francok Gerra Zibilean lagundu zioten nazien eskaera pertsonalei erantzun zien, eta herrialde barruko komunisten aurkako espioitzan integratu zituen. Degrellek, Malagatik, neonaziak eta falangistak inspiratu zituen; Skorzenyk sare ideologikoak zabaldu zituen Madrilgo klubetan.

Baina Espainiako Estatua ez zen soilik izan arratoi naziek erretiroa hartzeko estolda perfektua; aitzitik, benetako erretagoardia gisa funtzionatu zuen Espainiako Stay Behind operatiboentzat, hala nola Luis Carrero Blanco almiranteak zuzendutako QLO (Askatasunaren Porrot Antolatua), 1950eko hamarkadatik Portugaleko eta Italiako Gladiorekin zuzenean kolaboratu zuena. Zelula horiek base militarretan entrenatzen zuten eta biltegi sekretuetatik armak jasotzen zituzten. Langile mugimenduen eta askapen nazionalaren aurkako Iberiar penintsulako “tentsioaren estrategian” integratu zituzten. Horren erakusgarri da Delle Chiaiek, arestian aipatutako Gladioko agente italiar nabarmenak, Jurramendiko (Nafarroa) sarraskian parte hartu zuela 1976an, ezkerreko karlisten aurka. Horrek guztiak erakusten du Espainiako Estatua 1982an NATOn ofizialki sartu zenerako jada meritu asko eginak zituela “mundu librearen” zerbitzura, eta “mundu libreak” Europar Batasuneko helduen mahaian esertzen utzi ziola trukean.

ONDAREA

1945etik aurrera NATOn egindako egitura eta koadro nazien birziklatze sistematikoa ez zen pasarte historiko iragankor anekdotiko huts bat izan, baizik eta izatez den horretarako sortutako aliantza baten forma operatiboa eta oinarri ideologiko erreala bera: menderatze kapitalista iraunkorrerako tresna bat. Herentzia horrek iraun egiten du betiereko konfrontazio belizistaren doktrinan, non “defentsa demokratikoaren” narratibak gaur egun antzeko gertaerak estaltzen dituen. Logika instrumental bera gogorarazten du Ukrainako Armadan neonaziak sustatzeak −2014tik Guardia Nazionalaren 12. Brigadan sartuta dagoen Azov batailoia kasu−, 2014ko Donbasseko gerran eta 2022ko Ukrainako gerran NATOren aterkipean, nahiz eta “mehatxu komunista” mapatik ezabatuta dagoen. Bien bitartean, Kieven gobernatzen duen mafia ustelak Estatu Batuetako eta Europako armak jasotzen ditu, EB-NATOren funts erraldoiekin batera, Europako langileria pobretuz eta zorpetuz eta ukrainarrak hiltegira bidaliz. Washingtonek eta Bruselak badute ikur nazien berri unitate ofizialetako adabakietan, baita horiek beren herriaren kontra egindako gaiztakerien berri ere. Hala ere, “Errusia geldiarazi” nahi duten guztiak daude gonbidatuta, hori izan baita NATOren lehentasunezko helburu estrategikoa orain arte. Iraganeko eta orainaldiko moral bikoitz horrek Aliantzaren izaera “demokratikoa” zalantzan jartzen du berriro, existentzia doilorreko zortzigarren hamarkadan.

Amaitzeko, Pier Paolo Pasoliniren testu zati bat ekarriko dugu gogora, Yo sé los nombres… deiturikoa, non egileak bere garaiko salaketa ausartenetako bat bota zuen, etorriko zena iragartzeko gaitasuna ere erakutsiz: erasotzen zuen eta erasotzen duen klasearen aurkako akusazio zuzena.

Yo sé los nombres

Escritos Corsarios, Pier Paolo Pasolini

Lo sé. Sé los nombres de los responsables de lo que llaman golpe (y en realidad es una serie de golpes instaurada como sistema de protección del poder).

Sé los nombres de los responsables del atentado de Milán del 12 de diciembre de 1969

[17 muertos y 88 heridos en un bombazo contra la Banca Nazionale dell' Agricoltura].

Sé los nombres de los responsables de los atentados de Brescia y de Bolonia en los primeros meses de 1974. Sé los nombres del "vértice" que ha manipulado tanto a los viejos fascistas que traman golpes como a los neofascistas autores materiales de los primeros atentados, y a los "desconocidos" autores materiales de los atentados más recientes.

Sé los nombres de quienes han manejado las dos fases distintas, incluso opuestas, de la tensión: una primera fase anticomunista (Milán, 1969) y una segunda fase antifascista (Brescia y Bolonia, 1974).

Sé los nombres del grupo de poderosos que, con la ayuda de la CIA (y en segundo lugar, de los coroneles griegos y la mafia), urdieron primero (aunque fracasaron miserablemente) una cruzada anticomunista para atajar el 68. (...)

Sé los nombres de quienes, entre misa y misa, dieron instrucciones y aseguraron la protección política a viejos generales (para mantener en pie, por si acaso, la organización de un posible golpe de Estado), a jóvenes neofascistas, o más bien neonazis (para crear en concreto la tensión anticomunista), y por último, a criminales comunes, hasta este momento, y quizá para siempre, sin nombre (...)

Sé los nombres de las personas serias e importantes que están detrás de los trágicos muchachos que optaron por las suicidas atrocidades fascistas y de los malhechores comunes, sicilianos o no, que se pusieron a su disposición como asesinos y sicarios. Sé todos estos nombres y sé todos los hechos (atentados contra las instituciones y matanzas) que han cometido.

Lo sé. Pero no tengo pruebas. Ni siquiera tengo indicios.

Lo sé porque soy un intelectual, un escritor, que intenta seguir todo lo que está pasando, conocer todo lo que se escribe al respecto, imaginar todo lo que no se sabe o se calla; que ata cabos a veces lejanos, que junta las piezas desordenadas y fragmentarias de un cuadro político coherente, que restablece la lógica donde aparentemente reinan la arbitrariedad, la locura y el misterio.

Todo eso forma parte de mi oficio y del instinto de mi oficio. Me parece difícil que mi "proyecto de novela" esté equivocado, es decir, que no tenga conexión con la realidad y que sus referencias a hechos y personas reales sean inexactas. Creo, además, que muchos otros intelectuales y novelistas saben lo que yo sé como intelectual y novelista. Porque la reconstrucción de la verdad acerca de lo ocurrido en Italia después de 1968 tampoco es tan difícil.

(...) Probablemente, los periodistas y los políticos también tienen pruebas o, por lo menos, indicios.

El problema es el siguiente: los periodistas y los políticos, aun teniendo pruebas y sin duda indicios, no dan nombres. ¿A quién corresponde, pues, dar esos nombres? Evidentemente, a quien no sólo tiene el valor suficiente, sino que, además, no está comprometido en la práctica con el poder y tampoco tiene, por definición, nada que perder: un intelectual.

De modo que un intelectual podría ser el más apropiado para dar a conocer esos nombres; pero no tiene pruebas ni indicios.

El poder y el mundo que, sin ser del poder, mantiene relaciones prácticas con el poder, por su propia configuración, han excluido a los intelectuales libres de la posibilidad de tener pruebas e indicios.

Podrían objetarme que yo, por ejemplo, como intelectual e inventor de historias, podría entrar en ese mundo explícitamente político (del poder o sus aledaños), comprometerme con él y, por tanto, compartir el derecho a tener, con elevada probabilidad, pruebas e indicios.

Pero a esta objeción contestaría que no es posible, porque es justamente la repugnancia a entrar en ese mundo político lo que se identifica con mi posible atrevimiento intelectual de decir la verdad, es decir, de dar nombres.

(...) Al intelectual -profunda y visceralmente despreciado por toda la burguesía italiana- se le encomienda una función falsamente elevada y noble, la de debatir los asuntos morales e ideológicos.

Si no cumple esta función se le considera un traidor, y de inmediato se alzan voces (como si estuvieran esperando el momento) contra la "traición de los intelectuales". Gritar contra la "traición de los intelectuales" es una coartada y una gratificación para los políticos y los servidores del poder.

Pero no existe sólo el poder; también existe una oposición al poder. En Italia esta oposición es tan extensa y fuerte, que constituye un poder en sí misma: me refiero, naturalmente, al Partido Comunista Italiano.

Es evidente que en este momento la presencia de un gran partido como el Partido Comunista Italiano en la oposición es la salvación de Italia y de sus pobres instituciones democráticas.

El Partido Comunista Italiano es un país limpio en un país sucio, un país honrado en un país inmoral, un país inteligente en un país idiota, un país culto en un país ignorante, un país humanista en un país consumista.

(...) Pero, precisamente, todo lo positivo que he dicho del Partido Comunista Italiano también constituye su aspecto relativamente negativo.

La división del país en dos países, uno hundido hasta el cuello en la degradación y la degeneración, el otro intacto y limpio, no propicia la paz ni el espíritu constructivo.

Además, entendida tal como la acabo de describir, creo que, objetivamente (como un país en el país), la oposición viene a ser otro poder, pero poder al fin y al cabo. Por consiguiente, los políticos de esa oposición no pueden dejar de comportarse, también ellos, como hombres de poder.

(...) Ahora bien, ¿por qué tampoco los políticos de la oposición, si tienen -como es probable- pruebas, o por lo menos indicios, no dan los nombres de los responsables reales, o sea, políticos, de los cómicos golpes y las espantosas matanzas de este año? Muy sencillo: no los dan en la medida en que distinguen -a diferencia de lo que haría un intelectual- entre verdad política y práctica política. Por tanto, naturalmente, ellos tampoco dan a conocer las pruebas e indicios al intelectual que no es funcionario. Ni se les pasa por la cabeza, como es normal, dada la situación objetiva de hecho.

(...) Sé muy bien que no es pertinente -en este momento concreto de la historia italiana- plantear públicamente una cuestión de confianza a toda la clase política. No es diplomático, no es oportuno. Pero éstas son categorías de la política, no de la verdad política, a la que el impotente intelectual, cuando y como puede, debe servir. Pues bien, precisamente porque no puedo dar los nombres de los responsables de los intentos de golpe de Estado y los atentados (y no en vez de darlos), no puedo dejar de pronunciar mi débil e ideal acusación contra toda la clase política italiana. Lo hago porque creo en la política, creo en los principios "formales" de la democracia, creo en el Parlamento y creo en los partidos. Naturalmente, desde mi visión particular, que es la de un comunista.

BiBLIOGRAFIA

Daniele Ganser, NATO’s Secret Armies: Operation Gladio and Terrorism in Western Europe.

Richard Cottrell (2014), Gladio, NATO’s Dagger at the Heart of Europe.

Charles Whiting (1972), The Gehlen Org.

Eric Branca (2021), Twelve of Them: The Nazis Who Served the Allies After WWII.

Gabriel Rockhill (2024), Las raíces nazis de la OTAN.

Wu Ming (2022), Ovni 78.

José Luis Rodríguez Jiménez (2000), Bajo el manto del Caudillo.

Docs BBC (1992), Operation Gladio.

CIAren artxibo desklasifikatuak, A controversial Liason Relation. American Intelligence and and Gehlen organization, 1945-149 (S). www.cia.gov.