AKTUALITATEA / Migrazioa
Gazte migratu bat hilik aurkitu dute Bidasoa ibaian, itota
Bart bi gizon saiatu dira Irundik (Gipuzkoa) Hendaiara (Lapurdi) igerian joaten, eta bizia galdu du horietako batek.
2021eko maiatzaren 22
Gazte migratu bat hilik aurkitu dute Bidasoa ibaian, itota

Goizeko 11:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzako larrialdi-zerbitzuek hilik topatu dute gazte bat Bidasoa ibaian, bi ibaiertzen artean dagoen Faisanen uhartearen inguruan. 16 urteko Burkina Fasoko gazte bat harekin batera saiatu da Frantziako eta Espainiako estatuen arteko muga igarotzen, eta larrrialdi-zerbitzuetan artatu behar izan dute, suhiltzaileek uretatik atera ostean.

Trantsizioan zeuden gazte migratuak ziren muga igerian pasatu nahian ari ziren bi lagunak.