AKTUALITATEA / Migrazioa
Diru truke etorkinei bizitoki-baimenak faltsutzen zizkien sare bat desegin dute Nafarroan
Jatorri magrebtarreko eta asiarreko pertsonei egiten zizkieten bizileku-baimen faltsuak; bost pertsona atxilotu dituzte sareari lotuta.
2026eko uztailaren 17 - 06:23
Diru truke etorkinei bizitoki-baimenak faltsutzen zizkien sare bat desegin dute Nafarroan
— ARGAZKIA navarra.com

Etorkinen egoera administratiboa erregularizatzearen kontura negozioa egiten zuen sare bat atzeman dute Nafarroan. Diru truke, jatorri asiarreko eta magrebtarreko pertsonei bizitoki-baimen faltsuak egiten zizkien sareak, eta EITBk jaso duenez, egoera administratibo prekarioan zegoen jendea erakartzen jardun du.

Sarea desegiteko operazioaren barruan, Tebasko eta Iruñeko hainbat etxebizitza miatu dituzte, eta bost pertsona atxilotu dituzte. Behin-behinean espetxeratu dituzte.