“Oh, baina beldur oro filosofatzen, desondratzen eta kritikatzen duzuenok,
sakon hondora ezazue zapia zuen aurpegian, orain baita zuen malkoen unea”
―The Lonesome Death of Hattie Carroll, Bob Dylan.
Esku artean daukazun testua Gerra Zibilari buruzkoa da. Haren ezaugarri propioei, adjektiboei, aktoreei eta izen-abizenei buruzkoa, zeinak elkarren artean korapilatzean baitira haren errelatoa osatzeko. Errelato propio hori dagokion garaiaren argitan irakurri behar da, hau da, kontestu zehatz bati lotuta, ez baitago, bestela, hura ulertzeko modurik. Sarrera honi jarraipena ematen diona errelato horixe da; zehatzago esateko, aldeen errelatoa. Beharbada, ez hainbeste protagonistena, baizik eta parte hartu zutenena, baita errelato horren atzean ezkutatzen dena ere.
Gerraurreko mugimenduak
Garaiko eragile nagusiek Gerra Zibila hasi baino urte batzuk lehenago hasi zituzten euren mugimenduak. Gerra Zibila garai bat laburtzen duen gatazka gisa ulertzen badugu, logikoa da aurretiaz eraketa politikoko fase bat identifikatzea, parekatze politikoko fase bat, garaiko estandarrekin bat egiteko. Neurri batean modu naturalean gauzatzen den prozesua da, noski, baina intentzionalitate eta ekintza politiko bat ere existitzen da, zenbait kasutan prozesua babesten duena. Garaiko korronte politikoak osatzen zituzten antolakunde politikoek beren fitxak mugitu zituzten Gerra Zibila hasi aurreko urteetan.
Italia faxistak Bigarren Errepublikaren etorrerarekin batera hasi zituen bere operazioak Espainian (Kerenskiren behin-behineko gobernuarekin konparatu zuen Bigarren Errepublika). Bere agendaren norabidea zen, hain zuzen ere, Frantziarekin lerroka zitekeen proiektu politiko baten garapena blokeatzea, proiektu hori, gainera, proiektu faxistaren zabalpenerako oztopo baitzen antolakuntza-termino zehatzetan, baina baita zentzu ideologikoan ere
Italia faxistak Bigarren Errepublikaren etorrerarekin batera hasi zituen bere operazioak Espainian (Kerenskiren behin-behineko gobernuarekin konparatu zuen Bigarren Errepublika). Bere agendaren norabidea zen, hain zuzen ere, Frantziarekin lerroka zitekeen proiektu politiko baten garapena blokeatzea, proiektu hori, gainera, proiektu faxistaren zabalpenerako oztopo baitzen antolakuntza-termino zehatzetan, baina baita zentzu ideologikoan ere. Blokeo eta sustapen politikorako kanpaina hori hainbat mailatan zabaldu zen: antolakundeak finantzatzea (Falange Española, Renovación Española, karlistak, Unión Militar Española) eta subertsioak diruz laguntzea (Sanjurjada eta estatu kolpea bera), inteligentzia aparatu bat hedatzea, joera konspiratzaile aktiboarekin (Erromako Hitzarmena eta Kontratu Erromatarrak), eta infiltrazio diplomatiko eta kulturaleko aparatu bat garatzea (Italiako kultura institutua, Societá Dante Alighieri eta Case d’Italia, besteren artean). Ad hoc diseinatutako inplikazioa izan zen, Errepublikaren proiektuaren desestabilizazioa proiektatzeko, zentzu zuzenki nola esplizituki faxista batean, eta gainera horrek bide eman zion (garaiko tendentzia historiko-politikoen eskutik) ez bakarrik aliantza italoespainiarrari eta Espainian joera faxista garatzeari, baizik eta baita Espainiako eskuin osoa faxistatzeari ere. Nazien infiltrazioa xumeagoa izan zen urte horietan zehar, nahiz eta jarduera kultural zein diplomatikoak eta propagandistikoak erregistratu ziren, baita NSDAP/AO eta Gestaporen espioitza ere, Hans Hellerman enpresa estalkiaren sorreraren bidez zein portuen kontrol zerbitzuaren bidez. Jarduera horrek guztiak garaiko joera politiko polarizatzailearekin bat egin zuen, eta Espainiako eskuin zabalean faxistatze aztarna utzi zuen.

Txanponaren beste aldean, Kominternak ere agenda politiko propioa garatu zuen lurraldean, baina era desberdin eta aldakorrean egin zuen. Desberdina, formetan eta edukian, eta aldakorra, 1930eko hamarkadan Kominternak atzerriko politika gaietan izandako biraketaren erritmoan (“klasea klasearen aurka” politika defendatzetik, fronte popularraren politika defendatzera). Diplomazia bigunaren edo lanketa kulturalaren mailan, Asociación de Amigos de la Unión Soviética (Sobietar Batasuneko adiskideen elkartea) dugu, baita elkarte horrek eta sobietar enbaxadak antolatutako bidaiak ere. Desberdintasunak hauteman daitezke ekiteko moduan, lurraldean eragin sobietikoa antolatzeko moduan, alegia; izan ere, aurreko paragrafoan garatutako kasuetan ez bezala, Kominternak tokian toki antolatutako eredu bat zeukan lurraldean bertan, alegia, Alderdi Komunista (Iraultza sobietarraren eta Kominternaren eraginetik sortua). Faktore horren eraginez, Sobietar Batasunaren ekintza nazioarteko joera edo proiektu baten lurralde adierazpen gisa proiektatu zen. Internazional Komunistak insurrekziorako asmoak baretu zituen hainbat arrazoirengatik: gerraondoko testuinguru iraultzailearen zanpaketa, SESBk pairatzen zuen isolamendua eta blokeoa, eta Europan zegoen faxismoaren gorakada. Hala, Internazionalak fronte zabalak sortzearen aldeko apustua egiten zuen erreakzioaren aurrerapausoak geldiarazteko, eta kontzeptu horrek, a priori, bete-betean bat egiten zuen Espainiako testuinguruarekin. Ekimen hori jarduera politikoa gainbegiratzeko eta aholku emateko ardura zuten kuadro militanteen (“delegatuen”) inbertsioarekin osatu eta gauzatu zen, baita Alderdiko hainbat besorekin batera ere (PCEren egitura, egunkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorria).
Internazional Komunistak insurrekziorako asmoak baretu zituen hainbat arrazoirengatik: gerraondoko testuinguru iraultzailearen zanpaketa, SESBk pairatzen zuen isolamendua eta blokeoa, eta Europan zegoen faxismoaren gorakada. Hala, Internazionalak fronte zabalak sortzeraren aldeko apustua egiten zuen erreakzioaren aurrerapausoak geldiarazteko, eta kontzeptu horrek, "a priori", bete-betean bat egiten zuen Espainiako testuinguruarekin
Gerraurreko interbentzioan beste eragile batzuek parte hartu bazuten ere, Mendebaldeko potentziak hurrengo kapitulurako utziko ditugu, ez esanguratsuak ez direlako, baizik eta hobeto sartzen direlako gerraurreko testuinguruan. Ohorezko aipamena Vatikanoarentzat, lanketa antierrepublikarraren zutabe espirituala izan baitzen; instituzio gisa tentsio jarrera eta posizio aldakorra izan bazuen ere (Errepublikarekin elkar ulertzeko interesa zuen, baina Errepublikak mehatxatu egiten zituen halaber bere interes espiritualak eta, paradoxikoki, lurtarrak), paper garrantzitsua izan zuen zuzenean (instituzioaren lanketa politikoaren bidez –Dilectissima Nobis– eta bere agenteen bidez), zein zeharka (matxinatuen bandoa osatuko zuten forma politikoak jantzi baitzituen).
Nazioarteko testuingurua eta Nazioen Elkartea, interbentzio ezaren esku hartzailea
Inplikatutako eragile bakoitzaren jarduna testuinguru orokor batean kokatu behar da lehenik eta behin; izan ere hortik abiatuta hartzen dute ekintza zehatzek zentzua, bestela hutsalkeria absurdoaren gatibu baitirudite.
Espainiako Gerra Zibila gerrarteko garaia delakoan kokatzen da, hau da, Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerren artean igarotzen den etapan, izenak adierazten duen bezalaxe. Halaber, Lehenengo Mundu Gerran eztanda egin zuten joera historikoen jarraipena izan zen, baita Bigarrenaren atarikoa ere (hainbat zentzutan). Horrek bide askoren bidegurutze bihurtzen du, eragile askoren bidegurutze, nor bere interesekin eta beharrezkoa, lehenik eta behin, agente horiek aurkeztea, bederen.
Lehenego Mundu Gerra bukatzean, Europako panorama politikoa hainbat zentzutan geratu zen zatituta. Bake plan orokor bat diseinatu eta exekutatu zen, potentzia irabazleek itunetan inskribatu zituzten interesetan oinarrituta. Plan horren gainbegiratzea Nazioen Elkartearen eskuetan erori zen (maila birtualean bada ere), hau da, potentzia irabazleen fatxada instituzional burokratikoaren eskuetan (nahiz eta AEBk azkenean ez zuen parte hartu, Alderdi Errepublikanoak uko egin baitzion Europako lokatzean nahastuta
jarraitzeari). Dena dela, bakearen eszenifikaziorako eta interesen identitaterako ariketa hori, hain zuzen ere, gerrarteko garaian Mendebaldeko demokraziak hartu zuen forma baino ez zen izan; euren adierazpen partikularrak eta euren interesak errespetarazteko forma. Tresna politiko bat Inperio britainiarraren eta frantsesaren esku.
Britainiar Inperioak beragandik espero zen bezala jardun zuen: lurraldeari egokitutako praktika politiko bat enbaxadaren eta kontsulatuen bitartez, eta espioitza-sare bat zeinak helburu zituen boikota (estrategia hori interbentzio ezaren politikan gauzatu zen) eta Errepublika eraistea, zenaren eta izan zitekeenaren etsaitasunean sortu zen Errepublika. Hori guztia, politika ekonomiko murriztaile batekin bat etorriz (blokeo finantzarioa eta kapitalen ihesa) eta Juan March pertsonaiaren ekintzarekin bat (estatu kolpearen azpijoko ekonomikoaren erdian egon zen Mallorkako bankaria, Londresen bizi zena Espainiatik ihes egin ostean)
Gobernu britainiarra (National Goverment) garai hartako antikomunismo kontserbadorearen burua zen. Gobernu hori osatzen zuten Alderdi Laboristaren zatiketa batek (National Labour), Alderdi Liberalaren eskuin hegalak (National Liberals) eta Alderdi Kontserbadoreak (Tories), eta de facto kontserbadoreen gehiengoak kontrolatzen eta bultzatzen zuen, 1930eko hamarkadaren koiuntura kritikoari erantzuteko. Gobernu horren helburua, beraz, aristokrazia eta oligarkia britainiarraren interesak errespetaraztea zen, inperioan zein nazioartean ordena berrezartzea. Aipatzekoa da, Lehenengo Mundu Gerrako garaipenarekin krisi inperialista likidatu ostean (noski, aldi baterako), elite britainiarrek bi jomuga argi zituztela: maila ekonomikoan, beren indar posizioa mantentzea eta berrezartzea, gainerako potentzien aurrean edo haien gainetik; eta, maila politikoan, ordena berrezartzea, barne mehatxuen aurrean (kolonietako mugimenduak) eta, beste ezeren gainetik, nazioarteko komunismoaren mehatxuaren aurrean.
Eta, halako batean, Bigarren Errepublika heldu zen, garaiko izatea irudikatzen zuen forma politikoa (baita haren kontraesanetan ere). Eta inperioak beragandik espero zen bezala jardun zuen: lurraldeari egokitutako praktika politiko bat enbaxadaren eta kontsulatuen bitartez, eta espioitza-sare bat zeinak helburu zituen boikota (estrategia hori interbentzio ezaren politikan gauzatu zen) eta Errepublika eraistea, zenaren eta izan zitekeenaren etsaitasunean sortu zen Errepublika. Hori guztia, politika ekonomiko murriztaile batekin bat etorriz (blokeo finantzarioa eta kapitalen ihesa) eta Juan March pertsonaiaren ekintzarekin bat (estatu kolpearen azpijoko ekonomikoaren erdian egon zen Mallorkako bankaria, Londresen bizi zena Espainiatik ihes egin ostean).

Frantziaren abiapuntua apur bat desberdina zen. Depresioak denbora zertxobait gehiago denbora zertxobait gehiago (bere urre erreserbengatik eta esportazioekiko mendekotasun txikiagoagatik), nahiz eta berdin-berdin heldu zen; hala, depresioari emandako lehenengo erantzuna sozialisten eta erradikalen koalizio gobernu baten eskutik formulatu zen arren, haren porrotak modu argian laburbidu zuen hurrengo urteetan herrialdeak biziko zuen endekapena. Gobernuaren blokeoaren ondorioz, arrakala bat sortu eta garatu zen gobernuaren eta masen artean; azken finean, hutsune politiko bat edo ordezkaritza krisi bat (komunistek eta anarkistek garai hartan bizi zuten egoera kritikoari lotuta). Bada, horren aurkako erantzuna erreakzioaren eta eskuin muturraren gorakada bat izan zen (ligak deiturikoena, besteak beste, L´Action Française, Les Croix-de-Feu, Le Francisme edo Solidarité Française), eta horrek guztiak 1934ko otsailaren 6an matxinada- saiakera armatu bat ekarri zuen. Saikerak porrot egin zuen eta, porrot hartatik eta erreakzio gisa, Front Populaire delakoaren gobernua artikulatu zen Frantzian, Alderdi Sozialistak, erradikalek eta Alderdi Komunistak osatutako koalizioa. Osaketa horrek hasierako inpresioan iradoki dezakeena gorabehera, errealitatea da gobernu ahula izan zela, betiere gobernu britainiarraren xantaiapean eta mehatxu nazi eta faxistaren beldur eta, noski, baita mehatxu iraultzailaren beldur ere. Amaiera berez idazten da. Gerraurreko urteetan nolabaiteko eragina izan bazuen ere (halako sintonia politiko bat existitzen zen bi gobernuen artean, nahiz eta kolpistentzako operazio base gisa ere balio izan zuen Frantziak), bere parte hartze kualitatiboa Gerra Zibilaren hasierarekin batera abiatu zen, bere arma-anaiarekin, Erresuma Batuarekin, gertatu bezala.
Ez, ordea, herrialde horien politikaren norabidea modu esanguratsuan aldatu zelako, baizik eta politikan garaiak, uneak, dena aldatzen duelako erradikalki. Espainiako Gerra Zibilean hartu beharreko posizioari zegokionez, Mendebaldeko demokrazien proposamena Interbentzio Ezaren Ituna izan zen, potentzia horiek espantsionismo alemaniarraren eta italiarraren aurrean diseinatu zuten baretze orokorreko estrategiaren barruan kokatuta. Potentzia horiek nahiago izan zuten gerra konfinatu eta periferiko bat, haiek inplikatuko zituen beste gerra berri bat baino. Kalkulu politiko hori akatsa izan zen modu orokorrean eta, gainera, Espainiako Errepublikaren hondamendia ere izan zen. 27 herrialdek berehala sinatu zuten ituna. Herrialde horien artetik, nabarmentzekoak dira ituna sustatu zuten potentziak (Erresuma Batua eta Frantzia), Alemania eta Italia, eta SESB (aurrerago helduko diogu horri). Esan gabe doa, ituna ageriko iruzurra izan zela, sobera dokumentatu baitzen Alemania eta Italia gatazkan (gerra hasi baino lehenagotik) izaten ari ziren parte hartzea (erabakigarria izan zen, gainera). Horrekin batera, baina, itunak zigor efektua izan zuen, batez ere, Errepublikako gobernuarentzat. Lotsagabekeria hain izan zen odoltsua, ezen alemaniarrak eta italiarrak jarri baitzituen itunak Errepublikaren kontrolpeko kostaren zatiko itsas kontrolaren kargu (sic!) eta, aldi berean, Errepublikako gobernuari merkatu arruntean armak erostea galarazten zion. Horra hor, bada, hain errespetagarri ziren demokrazia britainiar eta frantziarraren proposamen nagusia, oraindik norbait harritzen baldin bada ere. Baina ingelesen jokabide bikain eta demokratikoa ez zen horretara mugatu: Londresek esku hartze aktiboa izan zuen kolpe militarretik bertatik hasita (Londresen pentsatu zen eta agente ingelesen parte hartzea izan zuen), Bando Nazionalaren garaipenera arte (izan ere, Chamberlainen gobernuak erregimen frankistaren zilegitasuna eta ofizialtasuna aitortu zituen 1939ko otsailaren 27rako), eta esku hartze hori hainbat ekintzatan aletzen da, besteak beste, baliabideak ukatzea, ekonomikoki itotzea, flota errepublikanoa itsasoz blokeatzea, Bilboko eta Santanderreko portuak blokeatzea eta Bando Nazionalari inteligentzia militarreko zerbitzuak ematea.

Internazional Komunistaren erantzuna
SESBek hasierako unean interbentzio ezaren alde egin bazuen ere, Kominternak ia berehala mobilizatu zituen bere baliabideak. Bere lana bi ardatz nagusitan zabaldu zen: propagandistikoa eta logistikoa.
Kominternaren aparatu komunikatibo eta inteligentziazkoek berehala ekin zioten informazioa biltzeko lanari, hainbat kanalen bitartez mundura proiektatzeko (gogoan izan behar da alderdien egitura eta komunikazio aparatu propioak zituela). Lan horren helburua zen salaketa orokorra egitea (nagusiki, aipatutako potentzien joku zikina salatzea), bai eta azalpen marko orokorra eskaintzea ere, gatazkan presente zeuden garaiko joerak argitzeko. Nahiz eta bide instituzionaletatik gauzatutako agitazio eta protesta lanak ez zuen balio izan gobernuen jarrerak aldatzeko (Erresuma Batuan eta Frantzian, adibidez), jardun horrek eskala handiko oihartzuna izan zuen Europako proletarioen zein intelektualen zati batean; oihartzun horrek eragin zituen, gerora, zenbait babes ekimen, eta, jakina, Brigada Internazionalen osaeran ere eragin zuen (aurrerago aztertuko dugu gai hori zehatzago). Kanpaina hori hainbat komiteren bidez garatu zen (besteren artean, Espainiako Faxismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordea edo Kultura Defendatzearen Aldeko Intelektualen Elkartea), baita baliabide komunikatiboen zabalkunde handiarekin ere (kartelak, erakusketak edo produkzio zinematografikoak). Europa luze-zabaleko militante komunistak arduratu ziren errealitate hori kaleetan ezagutarazteaz, eta lan horrek langile mobilizazio erraldoia eragin zuen (grebak, mobilizazioak, etab.).
Alderdi logistikoari dagokionez, estatu paralelo bat eraikitzeaz hitz egin genezake ia. Gerra Zibila hasi zenean, Errepublika aldi berean zen zatituta edo desintegrazioan zegoen estatu bat eta gerran zegoen estatu bat. Errepublika berri horrek zituen hainbat hutsune, hain zuzen ere, bere defentsan aritu zen gizartearen mobilizazioak bete zuen. Dena dela, mobilizazio hori antolakunde zehatzetan artikulatu zen, eta haien artean zeuden joera komunistako antolakundeak (nahiz eta bakarrak ez izan). Horrez gain, Nazioarteko Laguntza Gorriak (gorago ere aipatu da) garrantzia handia izan zuen erretagoardian zein frontean, baliabideak, azpiegitura, pertsonala eta antolakuntza asistentziala eta medikoa emateko unean (ospitaleak, medikuen sareak, haur etxeak, herri jantokiak eta diru eta material bilketak).
Hori guztia kuadro militanteen esleipenarekin osatu zen, maila politiko zein militarrean ekarpen handia egin zutenak, egitura ofizial nahiz paraleloetan. Horrek guztiak Kominterna berebiziko aliatu bihurtu zuen Errepublikarentzat, gerra irabazteko ez bazen ere, bai, ordea, gerra aurrera eraman ahal izateko.
Estatuen esku hartze efektiboa
Gerra Zibilaren aurreko urteetan zenbait Estaturen injerentzia berrikusi ondoren, borrokaldiaren sasoiari dagokion informazioa ordenatzera pasako gara orain. Gerra hasi zenerako, Italia faxista bete-betean zegoen auzian sartuta, baina, noski, jauzi horrek herrialdearen parte hartzea era kualitatiboan eraldatu zuen, forman zein intentsitatean. Nahiz eta profil baxuagoa mantendu zuen une hartara arte, Alemania ere amorruz sartu zen gatazkara, baita Salazarren Portugal ere.
Nahiz eta zaila den hipotesiak egitea agente horien parte hartzerik gabe gatazkak izango zukeen garapenaren eta amaieraren inguruan, bistan da, gertakarien argitan, agente horiek pisu handia izan zutela balantza inklinatzeko, baita inklinazio horren abiaduran ere. Merituaren zati bat Erresuma Batuaren eta Frantziaren paperari esleitu behar zaion arren, ezin da alde batera utzi euren zeregina motibazio propioz eta seriotasunez gauzatu zutela, gerra bando nazionalaren aldeko eszenatoki bilakatzeko, eta, kontrako bandoarentzat, berriz, infernu.
Italiarren laguntza hainbat mailatan hedatu zen. Izugarriena eta sonatuena maila militarra izan zen (armamentuan zein soldaduetan gorpuztu zen), bere tamainagatik, eraginkortasunagatik zein eragin zituzten gertakari odoltsu eta lazgarriengatik. Italiarren ekarpenak guztira hartzen ditu, gerra materialaren aldetik, 150 tanketa arin, 2.000 artilleria-pieza inguru, garraiorako milaka ibilgailu, 750 hegazkin, destruktore eta itsaspeko (Mediterraneoko kostaldea gorde zituzten), bai eta lurraldean bertan egongo ziren 75.000 eta 80.000 soldadu artean ere ("Corpo Truppe Volontarie" delakoan antolatuta)
Parte hartze horren arrazoi orokorrak lehenik eta behin testuinguru orokorrean edo nazioartekoan bilatu behar dira. Faxismoaren gorakada eta zabalkundearen garaiaz ari gara, zentzu esplizitu eta zeharkakoetan, bai eta mundu mailako iraultza proletarioaren garaiaz ere. Gerra garai batez ari gara: programa eta proiektuen arteko gerraz, baina, batez ere, bi munduren arteko gerraz. Arrazoi horrek auziaren ildo orokorrak azaldu arren, potentzia horien motibazio zehatzei erreparatu beharra dago, errelatoa zabaltze aldera eta geroagoko xehetasunak azaltzeko.
Italiako kasua ia bete-betean lerrokatzen da ildo orokor horiekin. Proiektu frankistak bat egiten zuen Italiak Mediterraneoan zituen plan hegemonistekin, baita erregimen faxisten edo faxistatuen konstelazioz osaturiko Europa baten proiektuarekin ere (demokrazia liberalen eredu endekatuaren aurrean). Kontrara, ardatz errepublikano eta aurrerakoi frantziar-espainiar bat oztopo zen halako proiektu baten zabalkunderako. Alemaniako kasua lurtarragoa zela esan daiteke, ez hain espirituala eta politikoa, nahiz eta kasu horrek zenbait elementu ere konbinatzen zituen: elementu ekonomikoak (industria militarrera bideratutako material estrategikoen iturria), elementu geopolitikoak (Erresuma Batua eta Frantzia distrakziozko gatazka batean murgiltzea, eta Frantziari presioa egitea harekiko etorkizuneko gatazka bati begira) eta elementu militarrak (entrenamendu edo proba-zelaia, berriztutako ahalmen militar alemaniarrentzat). Inplikazio italiarrak ere izan zuen zerbait azken horretatik. Portugalek frankismoaren oinarri politikoak babesten zituen, besterik ez, eta, ondorioz, Errepublikaren proiektua eta bere balizko proiekzioak gorrotatzen zituen eta, neurri batean, ikara ere sortzen zioten.
Horien laguntza hainbat mailatan hedatu zen. Izugarriena eta sonatuena maila militarra izan zen (armamentuan zein soldaduetan gorpuztu zen), bere tamainagatik, eraginkortasunagatik zein eragin zituzten gertakari odoltsu eta lazgarriengatik. Italiarren ekarpenak guztira hartzen ditu, gerra materialaren aldetik, 150 tanketa arin, 2.000 artilleria-pieza inguru, garraiorako milaka ibilgailu, 750 hegazkin, destruktore eta itsaspeko (Mediterraneoko kostaldea gorde zituzten), bai eta lurraldean bertan egongo ziren 75.000 eta 80.000 soldadu artean ere (Corpo Truppe Volontarie delakoan antolatuta). Alemaniarren ekarpena abiazioaren eremuan izan zen bereziki esanguratsua, azken belaunaldiko 600 hegazkin eman baitzituzten, bai eta 180 tanke arin inguru eta kanoien bateriak ere. 16.000-19.000 soldatu artean ere bidali zituzten, eta horien artean Kondor Legioa nabarmentzen da. Portugaldarren aportazioa zertxobait xumeagoa izan zen. 8.000 eta 12.000 soldadu artean (viriatoak), baita askotariko armamentu arina ere. Baliabideen hedatze hori bat dator bando nazionalaren nagusitasun militarrarekin eta talka egiten du errepublikanoen gutxiagotasunarekin. Horri gehitu behar zaio, halaber, baliabide horien guztien antolakuntza, agintari militarren, gerrako profesionalen eta mota guztietako espezialisten aldetik, denak ere buru-belarri zebiltzanak heriotza zientzia eta lanbide moderno bihurtzeko lanetan (Gerra Zibilean probak egin zituzten eta ondoren Bigarren Mundu Gerran eskala handiagoan entseatu zuten).

Hala eta guztiz ere, estatu horien laguntza ez zen aipatutakora mugatu. Horri finantzazioa eta askotariko baliabideak gehitu behar zaizkio. Estimazioen arabera, bi bandoek antzeko diru kopurua gastatu zuten gerran, 695 eta 715 milioi dolarren artean. Alemaniak eta Italiak antzeko kopurua inbertitu zuen borrokaldia finantzatzeko (zorra konpentsatzeko hainbat mekanismoren bidez), eta horri gehitu behar zaizkio iturri portugaldarretatik etorritako kreditua eta Texaco eta Shell enpresek, besteak beste, emandakoa, haiek ere euren aletxoa jarri nahi izan baitzuten (atzerrian zeuden zenbait agenteren aportazioez gain, adibidez, Juan March edo Alfonso XIII).
Hirugarrenik, laguntza logistikoa dugu. Ibilbidez, azpiegitura militarrez eta garraio eta inteligentziako azpiegituraz osatutako sare oso bat frankisten zerbitzura, azkarragoak, eraginkorragoak eta, hortaz, hilkorragoak izan zitezen.
Zirkulua ixteko, egiten uztea baino ez zen behar izan. Hornidurak, armamentua eta soldaduak modu jarraitu eta mugagabe batean eskuratzeko aukerak handitu egin zuen bi bandoen artean existitzen zen aldea.
Beste aldean bi agente ditugu, nagusiki, nahiz eta SESBek, zalantzarik gabe, protagonismoaren zati handi bat merezi duen. Testuinguruan jartzearren, SESB kanpo politikako biraketa bete-betean zegoen. Behin gerraondoko uholde iraultzailea disolbatuta, eta frontepopulismoaren taktikaren eskutik, SESBek bere kanpo politika uneko testuingurura ekarri zuen. Ezker-eskuin mehatxatzen zuten proiektu espansionistek lotuta (Alemania eta Japonia) eta bere isolamendu geopolitikoak eta ahultasun erlatiboak hala behartuta, une batean esku ez hartzea erabaki zuen, beste potentziekin batera. Erabaki horren oinarrian zegoen hipotesia zen, hain justu ere, Frantziarekiko eta Erresuma Batuarekiko balizko hurbilpen bat lortzeko balioko zuela. Dena dela, ekimen horren izaera iruzurti eta antzua ikusita, irailetik aurrera aktiboki esku hartzen hasi zen. Posizio berri horren oinarrian, apustu geopolitiko berri bat zegoen (aipatutako potentziengana hurbiltzeko, bere burua aliatu fidagarri gisa aurkeztuta), bai eta apustu politiko bat (faxismoari aurre egitea) eta presio elementu bat ere (nazioarteko proletariotza antolatuak egiten zuena, alegia). Horrekin, martxan jarri zen X Operazioa.
SESBen babes operazioaren garapenaren neurria kapitulu honen lehenengo zatian deskribatutakoaren antzekoa da. Armamentua (648 hegazkin, 347 tanke, 60 blindatu, 1.186 artilleriako pieza, 340 mortero, 20.486 metrailadore, 497.813 fusil eta milioika kartutxo, jaurtigailu eta bonba), nahiz eta faxistek emandakoa baino gutxiago izan eta beranduago eta irregulartasun handiagoz jaso zen; kreditua (70 milioi dólar 1938an eta inoiz iritsi ez ziren beste 50), eta soldaduak (espezialistak, 2.000 inguru, aholkulari militarrak, pilotuak, karristak, teknikariak eta inteligentzia-agenteak).
Eskainitako laguntza beste bandoak jasotakoa baino makalagoa izan arren, zenbait faktorek modu zehatzago batean kokatzen laguntzen dute. Bando nazionalak ez bezala, bando errepublikanoak blokeo efektibo bat pairatzen zuen, juridikoki artikulatua eta maila geopolitikoan babestua. SESBek berandu eta erdizka erantzun zuen, neurri handi batean, blokeo hori zela eta. Hala ere, SESB, Errepublikaren estatu laguntzailerik handiena izateaz gain, ezinbesteko babes bat ere izan zen, eta hura gabe Errepublikak ezin izango zion eutsi borrokaldiak iraun zituen lau urteetan. Ekialdetik etorri ziren espezialistek gauzatutako lan militarrak, inteligentzia-lanak eta babes lanak erabakigarriak izan ziren herri armada artikulatzeko, gerra planifikatzeko, eta soldaduak eta espezialistak entrenatzeko (fronteko gerran zein gerrilla-gerran).
Atal honekin bukatzeko, nabarmentzekoa da Mexiko izan zela bando errepublikanoa babesteko eta laguntzeko apustua modu aktiboan egin zuen beste gobernu bakarra, eta ohorezko aipamena merezi du, inolako irrizuririk gabe. Bere babesa kopuruz txikiagoa izan arren, garrantzi handikoa izan zen, armak erosteko pantaila gisara, itunak ezarritako itotzea saihestuz, zein Errepublikako erbesteratuentzako harrera-herrialde gisa.

Elkartasunaren eta unibertsaltasunaren adibide heroikoa: boluntarioak eta brigadistak
Gure kontakizunaren bukaerara heldu gara, milaka boluntariori erreserbatutako kapitulura, euren muga nazionalak eta bizitzen mugak gainditu zituztenei, Gerra Zibilean parte hartzeko, hala, ausardia handiz erantzunez euren garaiari. 40.000 boluntario inguru Espainiara iritsi ziren, 50 herrialdetatik gora, era guztietako bizitza ibilbide, ibilbide politiko eta jatorritakoak (gehienak langile jatorrikoak baziren ere), armak hartu eta faxismoari gerra egiteko.
Boluntario haiek, neurri handi batean, euren herrialdeetan faxismoaren kontra borrokatzetik zetozen (Oswald Mosleyren faxisten kontra Ingalaterran eta haren analogoak edo antzekoak Frantzian), edo garaiko hainbat erregimen autoritariok inposatutako erbestetik (hala gertatzen zen italiar batzuen kasuan, eta alemaniarren, austriarren eta poloniarren kasuan ere). Judutar kopuru handia ere egon zen, Europan faxismoaren aurrerakadari aurre egiteko motibazioak mugiarazita. Komunistak, anarkistak, era askotako antifaxistak eta internazionalistak. Denek ala denek osatu zuten bando errepublikanoaren egitura militar eta zibiletan enkuadratu ziren boluntarioen zerrenda. Kominternek zabaldutako propagandak eragin erabakigarria izan zuen haiek mobilizatzeko garaian, euren motibazio partikularretatik haratago. Bartzelona berehala bihurtu zen boluntarioen harrera-gune borrokaldiaren lehenengo uneetan.
Errepublika defendatzeko etorri ziren boluntarioak, neurri handi batean, euren herrialdeetan faxismoaren kontra borrokatzetik zetozen (Oswald Mosleyren faxisten kontra Ingalaterran eta haren analogoak edo antzekoak Frantzian), edo garaiko hainbat erregimen autoritariok inposatutako erbestetik (hala gertatzen zen italiar batzuen kasuan, eta alemaniarren, austriarren eta poloniarren kasuan ere). Judutar kopuru handia ere egon zen, Europan faxismoaren aurrerakadari aurre egiteko motibazioak mugiarazita. Komunistak, anarkistak, era askotako antifaxistak eta internazionalistak. Denek ala denek osatu zuten bando errepublikanoaren egitura militar eta zibiletan enkuadratu ziren boluntarioen zerrenda
Boluntarioak herri miliziak betetzen hasi ziren, eta abuztutik aurrera goitik behera atzerritarrez osatutako miliziak sortu ziren. Uda bukaeran Internazional Komunistak boluntarioen fluxu horri antolakuntza-maila handiagoa ematearen aldeko apustua egin zuen, eta irailean Brigada Internazionalak formulatu zituzten, esperientzia militarra zutenen lurraldekako errekrutamenduan
oinarritutako antolakuntza eredu batekin, modu horretara, eraginkortasuna eta proiekzio handiagoko dimentsio politiko bat esleitzeko. Haren osaerak askotarikoa izaten jarraitu zuen, nahiz eta aginte ahalmena Kominterneko agenteen esku geratu zen.
Boluntario horiek munta handiko funtzioak bete zituzten, ez bakarrik militarrak frontean, baizik eta erretagoardiakoak ere, eta ezinbesteko papera bete zuten Errepublikaren defentsan (Errepublika sinbolo gisa ulertuz, helbururik garaienak barnebiltzen zituen sinbolo), gerrako pasarte partikularrez haratago (halakoak ere egon baitziren). Bando errepublikanoaren esfortzuaren sostengu izan ziren euren adierazpen guztietan. Balentriazko ibilbide bat, Interbentziorik Ezaren Itunak jarritako presioak zapuztua Gerra Zibila bukatu baino hilabete batzuk lehenago, nahiz eta kasu askotan brigadetako kideek jarraipena eman zioten ibilbide horri Bigarren Mundu Gerran zehar.
Txanponaren beste aldean, faxisten aldeko boluntarioak ditugu: Irlandako arratoi katoliko ultranazionalistak, Frantziako eta Portugalgo arratoi faxistak, Belgikako arratoi monarkikoak eta Errusiako Gerra Zibiletik etorritako arratoi zuriak. Jatorri desberdinetako arratoiak, denek ere garaia zeharkatzen zuen gurutzada handiaren beste bandoa gorpuzten zutenak.
Ondorioa
Bi bandoen arteko indar desberdintasun ikaragarriak, denok dakigun bezala, frankisten alde jarri zuen balantza. Sarraskiz, erailketez eta biolentzia politikoz betetako Gerra Zibila bukatuta ere, berrogei urte luzez iraun zuen krudelkeria hark, oraingoan erregimen baten forman. Frankisten garaipenarekin amaiera eman zitzaion, gerora, Bigarren Mundu Gerra izango zenaren iragan hurbilari; era berean, iragan hurbil hori gerrarteko garaian bateratu ziren joera historikoen eta aurkarien etorkizun hurbila ere izan zen. Gerra Zibilak gerraren orainaldia gorpuztu zuen, bai zentzurik lurtarrenean, hau da, estatuei dagokien zentzuan, bai mundu desberdinak aurrez aurre jartzen dituen zentzuan ere, iraultzarena eta kontrairaultzarena, alegia. Gerra Zibilak bere erara gorpuztutako garai horrek, gerrarteko garaiak, alegia, izan zuen krisia; eta hobe genuke gerra garaia deituko bagenio. Honaino, bada, parte hartu zutenen errelatoa, gutxienez haietako zati batena. Zerbaitetarako balioko duela espero dut.
