AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Neska bati hainbat hilabetez egin dizkiote sexu-erasoak Aguraingo bi gizonek
Senideak dira neska eta bi erasotzaileak. Ostiralean atxilotu zituzten biak Agurainen, eta kartzelan daude une honetan.
2021ko azaroaren 22
Neska bati hainbat hilabetez egin dizkiote sexu-erasoak Aguraingo bi gizonek

Agurainen (Araba) 30 urteko eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten aurreko ostiralean, neska adingabe bati sexu-erasoak egiteagatik. Hainbat hilabetez luzatu dira erasoak, eta senideak dira neska eta bi erasotzaileak.

Ostiralean joan ziren polizia-etxera neska eta bere ama, eta horren ostean izan ziren atxiloketak. Epaile batek erabaki du, momentuz, Zaballako kartzelara (Araba) bidaltzea bi erasotzaileak.