Bi gizonezkok behin baino gehiagotan bortxatu dute emakume bat Iruñean, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Badirudi Aranzadi inguruko kanpin-denda batzuetan izan direla eraso jarraituak, eta ikerketapean dago ea erasotzaileek biktima prostituzioan jardutera ere behartu duten.
Larunbatean atxilotu zituzten bi bortxatzaileak, eta haiek kartzelaratzeko agindua eman du jada epaileak. Biktimak azaldu duenez, irailaren 30ean izan zen jasan zuen lehen erasoa, eta drogak erabili izan dituzte bera lokartzeko.
Erasoak irmotasunez salatu ditu Iruñerriko Itaiak: "Erasoa gogor salatu eta erasotuari gure babesa adierazi nahi diogu. Matxismoa gogortzen ari den honetan, eraso ororen aurrean erantzuten jarraituko dugu".