AKTUALITATEA / Indarkeria matxista

Arrasaten, emakume adingabe bat bortxatu zuten bi gizonek aurreko ostiralean

Ihesera jo du erasotzaileetako batek, Eibarko epaile batek aske utzi ostean.
2026eko urriaren 9 - 12:43
Arrasaten, emakume adingabe bat bortxatu zuten bi gizonek aurreko ostiralean
— ARGAZKIA arrasate.eus

Aurreko ostiralean, urriaren 2an, Maritxu Kajoi eguna izan zen Arrasaten (Gipuzkoa). Gerora jakinarazi dute hainbat komunikabidek sexu-eraso bat gertatu zela gauean: adin txikiko emakume bat bortxatu zuten bi gizonezkok; 33 eta 20 urte dituzte.

Bi erasotzaileak atxilotu zituzten, baina gaur eguerdian argitara atera denez, ihesera jo du haietako batek. Eibarko (Gipuzkoa) epaile baten aurretik igaro ziren asteartean bi bortxatzaileak, eta hurrengo egunean berriz ere epaitegira joatera behartu zituzten. Asteazkenean, baina, bietatik bat bakarrik bertaratu zen; oraindik ez dakite non dagoen bigarren erasotzailea.