AKTUALITATEA / Itaia

Arrasaten Maritxu Kajoien izandako bortxaketa salatu du Itaiak

Aurreko ostiralean, neska adingabe bat bortxatu zuten bi gizonek, eta erasoa salatzeko protesta bat egin zuen atzo Deba Bailarako Itaiak.
2026eko urriaren 10 - 08:18
Arrasaten Maritxu Kajoien izandako bortxaketa salatu du Itaiak

Urriaren 2an, Maritxu Kajoi egunean, talde-bortxaketa bat izan zen Arrasaten (Gipuzkoa): 14 urteko neska bat bortxatu zuten bi gizonezkok. Eibarko (Gipuzkoa) epaile batek erabaki zuen biak aske uztea, eta haietako batek ihesera jo du. 33 eta 20 urte dituzte bortxatzaileek.

Sexu-erasoa gaitzesteko eta indarkeria matxista orori aurre egitera deitzeko, mobilizazio bat antolatu zuen Deba Bailarako Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak: atzo arratsaldean izan zen, Arrasateko plazan, eta jende ugari bertaratu zen. "Ozen oihukatu dugu ez dugula inolako erasorik onartuko eta indarkeria matxista kasuen aurrean kaleak hartuko ditugula", adierazi zuen Itaiak.