AKTUALITATEA / Indarkeria matxista

19 urteko neska batek bere buruaz beste egin zuen irailean, gizon batek bortxatu ondotik

Itaiak eman du gertakarien berri, eta mobilizazioetara adi egoteko eskatu du: "Urgentziazkoa da indarkeria matxista amaitzeko borrokatzea".
2026eko urriaren 17 - 05:47
19 urteko neska batek bere buruaz beste egin zuen irailean, gizon batek bortxatu ondotik

Beste indarkeria matxista kasu izugarri baten berri eman du Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak: joan den irailean, 19 urteko neska batek bere buruaz beste egin zuen Euskal Herrian, gizonezko batek bera bortxatu ondoren.

Antolakundeak eskatu du mobilizazio-deialdietara adi egoteko: "ASKI DA! Urgentziazkoa da indarkeria matxista amaitzeko borrokatzea!".