Agurainen (Araba) 30 urteko eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten aurreko ostiralean, neska adingabe bati sexu-erasoak egiteagatik. Hainbat hilabetez luzatu dira erasoak, eta senideak dira neska eta bi erasotzaileak.
Ostiralean joan ziren polizia-etxera neska eta bere ama, eta horren ostean izan ziren atxiloketak. Epaile batek erabaki du, momentuz, Zaballako kartzelara (Araba) bidaltzea bi erasotzaileak.