AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat abortatzera behartu du bere bikotekideak Gasteizen
Adingabea da abortua izan duen emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten aurreko larunbatean. Atxilotu egin zuten bere mutil laguna; 21 urte ditu.
2022ko martxoaren 9
Emakume bat abortatzera behartu du bere bikotekideak Gasteizen

Gasteizko (Araba) Salburua auzoko etxebizitza batean izan ziren gertakariak pasa den larunbatean. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, emakume bat abortatzera behartu zuen bere bikotekideak; adingabea da emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Larunbat gauean, Ertzaintzari abisu bat eman zioten, haurdun zegoen emakume gazte batek umea galdu berri zuela-eta. Etxebizitzara bertaratu zen poliziak, eta abisua egiaztatu zutenean, ospitalera eraman zuten emakumea; bertan artatu zuten osasun-zerbitzuetako langileek. Lau hilabete zihoan haurdun.

21 urte ditu bere mutil lagunak, eta hura ere etxebizitzan zegoen une horretan. Atxilo eraman zuten; bikotekidea abortatzera behartzeagatik, emakumeen kontrako indarkeria delitu bat leporatu diote.